70 likes | 184 Views
EUSKARA ESKOLATIK KALERA!. CLUB ATLETICO RENTERIAREN DIAGNOSTIKOA. 2006ko Maiatzean. EZAGUTZA. Club-eko zuzendaritzako kideen artean ezagutza altua da, gehienek gaitasuna dute ahoz eta idatziz.
E N D
EUSKARA ESKOLATIK KALERA! CLUB ATLETICO RENTERIAREN DIAGNOSTIKOA 2006ko Maiatzean Eskolatik kalera egitasmoa
EZAGUTZA Club-eko zuzendaritzako kideen artean ezagutza altua da, gehienek gaitasuna dute ahoz eta idatziz. Entrenatzaileen artean ere ezagutza altua da ahoz eta idatziz, taldeko hiru kideetatik batek ez du euskara guztiz menperatzen. Pate hartzaileen artean, eskolako haur guztiek hizkuntza gaitasuna dute eta gainontzeko erabiltzaileek zertxobait ezagutzen dute. Eskolatik kalera egitasmoa
ERABILERA. Irudi eta errotulazioan Elkarteko ahozko elementuetan (elkartean jartzen den musika, irratia,...) gaztelera eta euskara erabiltzen da. Idatzizko elementuetan aldiz, gaztelerazko ereduak nagusitzen dira elkartearen izen ofiziala, bulegoko etiketak, elkartearen zigilua, elkarteko liburu zein bideoak,... Elkarteak egiten dituen kartelak aldiz, elebidunak dira eta publizitateari dagokionez, bi hizkuntzatan egiten dute euskaraz eta gazteleraz. Eskolatik kalera egitasmoa
ERABILERA. Barne harremanetan ahozkoa Elkarte barneko harremanetan bi hizkuntzak erabiltzen dira gaztelera eta euskara. Elkartean burutzen diren bilerak bai zuzendaritzakoak baita bazkideen bilerak ere gazteleraz egiten dira. Entrenatzaileen artean euskaraz eta gazteleraz hitz egiten da baita elkarteko parte hartzaileen artean ere. Eskolako haurrei zuzendutako entrenamenduetan entrenatzaileek haurrei euskaraz hitz egiten diete eta jarduera euskaraz burutzen da. Eskolatik kalera egitasmoa
ERABILERA. Barne harremanetan idatzizkoa Elkarte barneko harremanetarako erabiltzen diren dokumentu zein oharrak gehienbat gazteleraz idazten dira, bileretako gai zerrendak, bileretako aktak, elkarteko arautegia, diru kontuetarako liburua,.. Bazkideei edo parte hartzaileei zuzendutako gutunak eta elkarteko proiektu eta memoriak aldiz elebitan egiten dira. Eskolatik kalera egitasmoa
ERABILERA. Kanpo harremanetan ahozkoa Elkarteak kanpo harremanetan euskara eta gaztelera erabiltzen du, elkarteko kideak duen euskararen ezagutzaren arabera. Harrera egiterakoan, Federazioarekin beste elkarteekin, gurasoekin... bi hizkuntzak erabiltzen dituzte, Udalarekin eta Foru Aldundiarekin aldiz, gaztelera erabiltzen dute. Eskolatik kalera egitasmoa
ERABILERA. Kanpo harremanetan idatzizkoa Elkarteak kanpo harremanetarako erabiltzen dituen dokumentuak gehienbat formatu elebiduna dute. Federazioarekin, beste elkarteekin, guraso erabiltzaileei gutunak, elkartearen argitalpenak ,... Foru Aldundira zuzendutako dokumentuak aldiz, gazteleraz egiten dira. Eskolatik kalera egitasmoa