270 likes | 440 Views
Ebaluazio diagnostikoa 2010. Bilbo, 2010-11-05. gaiak:. KONPETENTZIA-MAILAK. GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA. IDEIA GAKO BATZUEI BURUZKO AZKEN GOGOETA. Konpetentzia-mailak.
E N D
Ebaluazio diagnostikoa 2010 Bilbo, 2010-11-05
gaiak: • KONPETENTZIA-MAILAK. • GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA. • IDEIA GAKO BATZUEI BURUZKO AZKEN GOGOETA.
Konpetentzia-mailak • Maila bakoitzak ikasleei maila horretan aurkezten zaizkien egoerei irtenbidea emateko behar dituzten ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak definitzen ditu. • Deskribapen horiek oinarrizko konpetentziak finkatzen dituen Dokumentu Markoanoinarrituta daude. • Probetako puntuazio-tarteei loturik daude.
Konpetentzia-mailak • Errepikatu ditugun konpetentziak: puntuazio-tarteak mantendu egin ditugu (ainguratze-itemak erabiliz). • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia (2010ean berria): puntuazio-tarteak zehaztu ditugu, erreferentziarik ez zirelako. Prozedura estandarizatu baten bidez EBAKETA-PUNTUAK identifikatu, LHko 4. mailarako eta DBHko 2. mailarako hiru konpetentzia-mailak zehaztuz.
Konpetentzia-mailak Nola deskribatzen dira konpetentzia-mailak? • Maila bakoitzeko eskakizunen deskribapen orokorra. • Ikasleek maila horretan egiteko gai izan diren zereginak, adierazleen bidez adierazita. • Probetan erabilitako itemen adibideren bat.
Konpetentzia-mailak Nola erabili konpetentzia-mailak? • Informazio kualitatiboa ematen digute, ez kuantitatiboa. • Erreferentzia ikastetxeentzat gogoeta bat egiteko eta erabakiak hartzeko (programazioak, hobekuntza-plana, etab.).
Konpetentzia-mailak HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA: GAZTELANIA LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILA ERDI-MAILA Maila honetan dagoen ikaslearen diskurtso-trebetasunek adinari dagozkion komunikazio-ekintzak egoki gauzatzea ahalbidetzen diote, gehienetan komunikazio-helburua betetzen duelarik. Hizkuntzaren funtzionamendua menperatzen du, eta hizkuntza-elementuak adinari dagokion moduan ezagutzen eta erabiltzen ditu. Entzumenari eta irakurmenari dagokienez, hasierako mailan deskribatutakoaz gain, testuko ideia ezberdinak bereizteko gai da eta, baita ere, eskatutako informazio gehiena (datuak, ideiak...) aurkitzeko. Irakasmailari dagozkion maiztasun handiko hitzen edo esapideen esanahia ezagutzen du; zenbait ondorioztatze sinple egiteko gai da. Testu idatzien ekoizpenari dagokionez, testuak komunikazio-xedea kontuan izanik, erregistro egokia erabilirik eta testu motaren oinarrizko ezaugarriak errespetaturik idazteko gai da. Ideiak nolabaiteko koherentziarekin aurkezten ditu testuaren xedea lortzeko. Testu-kohesioari laguntzen dioten hizkuntza-baliabide batzuk erabiltzen ditu. Arau gramatikal, lexiko eta ortografikoak hein handi batean betetzen ditu.
Hizkuntza-komunikazioa gaztelaniaz. LH 4 ERDI-MAILA KONPETENTZIAREN ADIERAZLEAK DIMENTSIOEN ARABERA
Konpetentzia-mailak Adierazleak dimentsioen arabera
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia “Gaitasun horien baitan sartzen dira gaitasun pertsonalak eta pertsonen eta kulturen artekoak, eta pertsonek gizarte-bizitzan eta bizitza profesionalean eraginkortasunez eta probetxuz parte hartzeko jokabide-moduak jorratzen dituzte; batik bat, gero eta dibertsifikatuagoak diren gizarteetan. Horrez gain, beharrezkoa izanez gero, gatazkak konpontzeko jarrerak lantzen dituzte gaitasunok. Herritartasunerako gaitasunak prestakuntza jakin bat ematen die pertsonei gizarte-bizitzan partaidetza osoa izan dezaten, eta, horretarako, kontzeptu eta egitura sozial eta politikoak jakinarazten dizkie, eta partaidetza aktibo eta demokratiko baterako konpromisoa helarazten”. Europako Parlamentuaren ebazpena (2005): “Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunak”
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia:marko teorikoaren dimentsioak
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia Emaitzetan hizkuntzaren eragina nabarmena izan da. Hizkuntzaren presentzia. Ikas-irakasteko hizkuntza.
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: LH4 1. Gaur egun, Espainiako jendeak, hauteskunde politikoetan boto ematera joaten denean, nor hautatu dezake? Langileen presidentea. Enpresetako zuzendariak. Ikastetxeetako zuzendariak. Parlamentuko diputatuak. %45,5
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: LH4 2. 18 urte gorakoek botoa emateko eskubidea dute, baina, zer esan nahi du horrek? Ez dutela botorik eman behar. Nahi badute, botoa eman dezaketela. Derrigorrean botoa eman behar dutela. Botoa ematen ez badute, ezin izango dutela inoiz eman. %77,7
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: LH4 3. Demokraziaren ezaugarri bat parte hartzea da. Familian, eskolan eta baita lagunekin ere jarrera demokratikoak erakuts ditzakegu. Aukeratu lau irudi hauen artean, zure ustez, jarrera demokratikoa adierazten duena: A irudia. B irudia. C irudia. D irudia. %67,0
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: LH4 %46,7-28,6 4. Demokrazian herritarrok eskubideak eta betebeharrak ditugu. Jarraian dauden esaldien artean, adierazi zeintzuk diren ESKUBIDEAK eta zeintzuk BETEBEHARRAK:
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: LH4 5. Kokatu zure burua ikastetxean eta adierazi, zure ustez, ikasle bezala nolako eskubideak eta betebeharrak dituzun. Hurrengo esaldietan seinalatu ESKUBIDEA edo BETEBEHARRA diren: %42,4
Ideia gako batzuei buruzko azken gogoeta • Badago gutxienezko mailarik?
Ideia gako batzuei buruzko azken gogoeta Ebaluazio diagnostikoa ez da bukaerako ebaluazioa eta ez du inolaz ere ordezkatzen ikastetxeetan egiten den ohiko curriculum ebaluazioa. Beraz, ebaluazio horien ondorioz, ez dira “gaindituak” edo “ez gaindituak” zerrendatzen. Kanpoko ebaluazio horrek oinarrizko konpetentzia bakoitzean ikastetxeen bilakaera antzematea ahalbidetzen du, baita ezaugarri berak dituzten ikastetxeekin eratzea ere.
Ideia gako batzuei buruzko azken gogoeta Oinarrizko konpetentziak garatzean helburua mailarik ahalik eta altuena lortzea da. Hortaz, komenigarria da derrigorrezko hezkuntza-etapetako une ezberdinetan (LH4 eta DBH2) zein mailatan gauden ezagutzea. Oinarrizko konpetentziaren garapenak goiko mugarik ez duenez, ordura arte egindakoaz eta lortzeko falta zaigunaz jabetzeko balio dezake ebaluazio diagnostikoak.
Ideia gako batzuei buruzko azken gogoeta Ebaluazio diagnostikoak konpetentzien oinarrizko aspektuak ebaluatzen ditu. Tresna mugatua da; ondorioz, ez du ebaluatzen ikastetxeetan ikas-irakasten diren eduki guztiak. Beraz, garrantzitsuak diren eduki guztiak edota ikastetxeetan lantzen edo landu behar diren guztiak ez dira ebaluatzen ebaluazio diagnostikoaren bidez.
Ideia gako batzuei buruzko azken gogoeta Emaitzak ezin dira zuzen konparatu ikastetxeko emaitzekin. Konpetentzien ebaluazioa curriculum edukiekin koherentea bada ere, ez ditu ebaluatzen ikastetxe bakoitzean lantzen direnak. Ikastetxe baten kalifikazioak informazio gehiago hartzen du kontuan; esate baterako, ikasleen jarrerak, ikasturtean zehar izandako bilakaera, eguneroko ahalegina, etab. Ebaluazio diagnostikoa puntuala da (egun batekoa), kanpokoa, paper eta arkatzezkoa... Beraz, testuingurua desberdina da eta informazioa jasotzeko duen ahalmena txikiagoa da.
Ideia gako batzuei buruzko azken gogoeta Finean, ikastetxe bakoitzak emandako informazioa interpretatu beharko du eta erabaki nola erabili. Eta, batez ere, baloratu beharko du oinarrizko konpetentzia bakoitzeko emaitza egokia den bere egoerarekiko, egindako ahaleginarekiko eta ikasleen ezaugarriarekiko.
Eskerrik asko ! isei-ivei.net