60 likes | 250 Views
NON DEMONTRE DAGO ILARGIA?. Ilargia. Ilargia Lurraren satelite bakarra da, eta hauen artean 384.400km daude. Guk, Euskal Herrian Ilargia deitzen diogun arren, badago Greziatik datorren “Selene” izena.
E N D
Ilargia Ilargia Lurraren satelite bakarra da, eta hauen artean 384.400km daude. Guk, Euskal Herrian Ilargia deitzen diogun arren, badago Greziatik datorren “Selene” izena. Ilargia Lurretik, lau modu ezberdinetan ikus daiteke: ilgora, ilbehera, ilargi berria eta ilargi betea, hain zuzen ere. Lehen alditik laugarrenera, hogeita zazpi egun, zazpi ordu, berrogeita hiru minutu eta hamaika segundu daude gutxi gora-behera. Ilargiak Lurrarekiko bira osoa egiteko 27,3 egun behar ditu. Eguzkia eta Ilargiak eklipseak egiteko gaitasuna edukitzea kasualitate baten oinarritzen da. Ilargia, Eguzkia baino 400 aldiz txikiagoa da baina modu berean, 400 aldiz urrunago dago. Ilargi eklipse bat gertatzean, gure satelitea Lurrak sortzen duen itzalean sartzen delako da. Eklipseaz ari garela, mota ezberdinak daudela esan beharra daukagu. Adibidez, eklipse osoa, eklipse partziala eta azkenez, penunbralak.
LURRA Lurreko atmosferan ilargiak badu zerikusirik, berak egiten du aingura baten efektoa lurra ez dadin hainbeste mugitu. Orekan mantentzen du. Hala ez balitz lurra azkarrago mugituko litzateke, ikaragarrizko haizeak egongo liratezke… Beste eragin batzuk ere baditu: NEKAZARITZAN, ITASMAILAREN GORA-BEHERETAN. MITOLOGIAN… Itsas mareak. -Marearik izan ez bagenu ez ziren honelako itsas bazter zoragarririk izango gure inguruan. -Olatuak ere ez ziren izango, beraz zentral maremotrizak ere ez eta ez genuke itsasoak ematen digun energia berriztagarri horreaz baliatzerik izango.
Ilargi amandrea, zeruan zer barri? Zeruan barri onak, orain eta beti! Nekazaritza. Baserritarrak betidanik egon dira ilargira begira. Hilbehera zuhaitzak kamusteko, porruak eta azak landatzeko,…Produktuen jaiotza aurreratzen edo atzeratzen du ilargiak, zainzuriak, ilargi betea dagoenean landatu eta jasotzen dira. Izan ere bere prozesua aurreratu egiten da. Mitologia. Zenbat gauza galduko ganituzkeen! AKELARREAK,MAITASUNEZKO ISTORIO ERROMANTIKOAK OLERKIAK,… Solstizioak eta ekinozioak denak izan dute tokia literatura eta Euskal Kulturan.
ILARGIAN NOLA BIZI ? Orain dela pare bat aste heldu ginen ilargira. Zoragarria da! Hemen krater pila daude eta azken hauetako batean etxe txiki bat eraikitzen hasiko gara. Zolua ez da laua eta egun osoa jauzika ibili behar dugu gainera, ilargiak ez gaitu zolura erakartzen eta.. Aiba! Beñat jausi egin da 400 metrotako sakonera duen pitzaduran; eskerrak segurtusan soka jarrita zuela bestela… Gure asmoa igerilekua, izugarrizko lorategia, jakussi bat eta futbolean jolasteko futbol zelai bat egitea da, zeren eta haibeste toki dago hemen! Bizidunik topatuko ote dugu? Hobe dugu lehenengo ikerketa bidaiatxo bat egitea eta bazterrak miatzea. Abia gaitezen!
AI ZER PENA! IRATZARGAILUAK JO DU ETA ESNATU EGIN NAIZ !!!!!!! AMETS BAT IZAN DA!