70 likes | 186 Views
Fruta-dendako eskariak II. Martak fruta-denda batean egiten du lan. Kezkatzen hasia da, gero eta txanpon gutxiago baitu. Martak beti ez ditu txanpon zehatzak atzerako doia emateko. Batzuetan, txanpon txikiak falta zaizkio eta, beste batzuetan, zuzenean txanpon guztiak falta zaizkio.
E N D
Martak fruta-denda batean egiten du lan. Kezkatzen hasia da, gero eta txanpon gutxiago baitu. Martak beti ez ditu txanpon zehatzak atzerako doia emateko. Batzuetan, txanpon txikiak falta zaizkio eta, beste batzuetan, zuzenean txanpon guztiak falta zaizkio.
Egun batean, bezeroak haserretzen hasi zitzaizkion bakoitzarentzat txanponak bilatzen denbora gehiegi pasatzen zuelako. “Aizu, neskato, zergatik ez duzu hau hobeto antolatzen? “Arrazoi du, ezin gaituzu horrenbeste denboran zain eduki...” “Mesedez, utzi bakean neskatoa. Egin beharrekoa biribiltzea da.”
“Eta nola biribil dezaket? Zertarako balio du?” “Ikus dezagun... itzuli beharrekoa 0,09 euro bada, zuzenean 0,10 euro eman eta kito. Txanpon bakarrarekin arazoa konponduta.” “Hori bai ideia ona!”
“Ikus dezagun... emakumeari 0,23 euro itzuli behar dizkiot... biribil al dezaket?” “Bai, emadazu 0,20 eta pozik joango naiz... presa dut!” “Zuri, jauna, 0,96 eman behar dizut...” “Bada, emadazu euro bat, etxera joan nahi dut eta futbol-partida ikustera.”
“Baina, hau bai dela azkarra!” “Ea bada, 1,22 euro eman behar dizkizut...” “Zuri, 3,46 euro eman behar dizkizut.” “Zuei 4,01 euro eman behar dizkizuet.” “Zuri 1,33 euro zor dizkizut.” “Gizonari 5,55 zor dizkiot”. Lagunduko al diogu Martari atzerako horiek biribiltzen?