150 likes | 307 Views
Euskara ere eman. Zeuk duzu giltza. Euskararen transmisioaren gaineko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-saioa. Hizkuntza gure bizitzan. Hizkuntza gure bizitzaren lehen momentutik inguruan dugun ezinbesteko zerbait da. Amaren sabelean gaudenean hasten gara hizkuntza ikasten.
E N D
Euskara ere eman.Zeuk duzu giltza Euskararen transmisioaren gaineko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-saioa
Hizkuntza gure bizitzan • Hizkuntza gure bizitzaren lehen momentutik inguruan dugun ezinbesteko zerbait da. • Amaren sabelean gaudenean hasten gara hizkuntza ikasten. • Hizkuntza harremanetan eta komunikazio-egoera errealetan ikasten dugu.
Hizkuntzak munduan • Munduan 6000 bat hizkuntza daude... • ... baina 200 estatu soilik, beraz... • ... estatu baten barnean eleaniztasuna eta gizarte elebidunak oso egoera arrunta dira.
Egun elebiduna izatearen abantailak • Kultura bat baino gehiagoren partaide izatea. • Eskolako ikaste-prozesuan eta beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna. • Adimenaren garapena, sormena, sentiberatasuna komunikazioan. • Nortasun- eta identitate-ziurtasuna, autoestimua. • Abantaila ekonomikoak, lana aurkitzeko momentuan,...
Bi hizkuntza dituen gizartea • Gure gizartean bi hizkuntza ditugu eta biak ditugu beharrezkoak. • Euskara eta gaztelania ez daude egoera berean. • Bizi garen inguruan gure haurrek ez dute arazorik izango gaztelania ikasteko eta erabiltzeko, etxean euskara baino irakasten ez badiegu ere.
Gure haurrak elebidunak izatea nahi dugu? • Zuen eskuetan dago zuen haurra zer hiztun-mota izango den, eta... • ...momentu honetatik hasi zarete erabakiak hartzen. • Bizi garen herrian bizi garela, zuen haurra elebiduna izatea nahi baduzue euskara indartu behar diozue gizartean ahulagoa baita.
Hizkuntza ere eman • Zuen esku dago, neurri handi batean, zuen haurra euskalduna izango den edo ez, baina... • ...horretan ez zaudete bakarrik. • Gurasoek haurrari zer hizkuntzaz egiten dioten ez da esparru pribatuko gauza soilik... • ...hizkuntza komunitate osoan eta hizkuntzaren bizitzan eragina du.
Hizkuntza eman... Nork? 3 alor ditugu haurrei hizkuntza ikasten laguntzen dietenak: • Familia • Eskola • Komunitatea
Familia, hizkuntza ikasteko lehen gunea • Hizkuntza baten bizitza familia bidezko transmisioan oinarritzen da. • Hizkuntza familian ikastea da hizkuntzak ikasteko modurik... • unibertsalena • naturalena • aberatsena • merkeena • eragingarriena
Gure familien egoerak • Gurasoetako batek soilik daki. • Guraso biek dakite eta euren artean euskaraz egiten dute. • Guraso biek dakite, baina ez dute euren artean euskaraz egiten. • Guraso biek ez dakite.
Bikotea euskalduna denean • Bikote-hizkuntza • Haurren ama hizkuntza • Familia-hizkuntza Bikotekide biek euskara dakitenean, euskara hiru egoera hauetan egon daiteke:
Hizkuntza eman... Nola? Zer egin dezaket nik? • Gurasoetako batek baizik ez dakienean... • Guraso biok badakigu baina ez ohi dugu euskaraz egiten...
Guraso biek badakite baina ez dute egiten... • Euskara etxeko hizkuntza izango dela bermatzeko aldaketak egin.Ohiturak alda daitezke. • Gurasoen euskara eredua da haurrentzako, kalitatean nola erabilera-portaeretan. • Haurrari euskararen baliogarritasuna agertu gizarte-funtzio guztietan, ez hari hitz egiteko soilik. • Saia zaitezte zuen euskara hobetzen, ahoz nola idatziz, haurrak antzemango du eta zuek ere eskertuko duzue. • Haurraren hizkuntza aberasteaz arduratu eta eskolaren zeregina osatu: aisialdia, euskarazko kultura-produktuak,...
Gurasoetako batek baizik ez dakienean... • Dakien gurasoak euskaraz egin diezaiola, euskara ere haurraren lehen hizkuntza izango dela bermatzeko. • Egokiena da ez dakien gurasoak zerbait bederen ikastea eta haurraren elebiduntze prozesua baloratu, motibatu eta indartzea. • Pentsa ezazue haurrarentzat eredua zaretela, hizkuntzaren kalitatean nola erabileran. • Eskolatzeko garaian elebitasuna ziurtatzen duen eredua hautatu: D eredua. • Haurraren hizkuntza aberasteaz arduratu eta eskolaren zeregina osatu: aisialdia, euskarazko kultura-produktuak,…
Euskara ere ematea zuen esku dago Izan erditze on!