180 likes | 493 Views
Leku-izen berezien gaineko gorabehera batzuk. Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR. Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea . Euskal Herriko zenbait lurralde- eta
E N D
Leku-izen berezien gaineko gorabehera batzuk • Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea • Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Euskal Herriko zenbait lurralde- eta udal-izenek a bokala dute bukaeran. Horietako batzuek bokalari eusten diote jokatzen direnean, eta beste batzuek, berriz, galdu egiten dute. Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Lurralde- eta udal-izen hauek eusten diote a bokalari: • Aurten ere pasatuko da MungiatikKorrika. • *Aurten ere pasatuko da MungitikKorrika. • Gaur arratsaldean Getariarajoango naiz. • *Gaur arratsaldean Getarirajoango naiz. • Donostiakoargazki zahar batzuk erakutsi zizkidaten. • *Donostikoargazki zahar batzuk erakutsi zizkidaten. • Aste honetan bertan desagertuko daErrenteriakoeraikin historiko hori. • *Aste honetan bertan desagertuko daErrenterikoeraikin... • Jende asko hurbilduko da Ondarroara. • *Jende asko hurbilduko da Ondarrura. Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Honako hauek ere eusten diote a bokalari: Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Lurralde- eta udal-izen batzuek a bokala galtzen dute lekuzko deklinabide-kasuetan: • Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da. • Bizkaian sortzen diren hiri-hondakin guztiak tratatu beharko dira. • Bizkaitik Leitzara joateko autobusa antolatu dugu. • Zaborra Bizkairaeramateko ituna hiru urtez luzatzea eskatuko dute. • Bizkaiko kazetariek urteko kirolari onena izendatu dute. • Ermita hori Elgoibartik Bizkairantzdoan bide nagusi zaharrean dago. Alegia, izen arrunten antzera jokatzen dira lekuzko kasuetan: a bokalik gabe, NON kasuan izan ezik. Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Honako hauek ere galtzen dute a bokala: Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Eskualde-izen batzuek alde, ibar, merindade edo haran izena dute osagai, edo garai, handi edo txipi izenondoa. Eskualde-izen horiek ere galtzen dute a bokala, jokatzen direnean: Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Zenbait lurralde- eta udal-izenen jokabidea Gogoratu, bestalde, leku-izen berezi hauek ez dutela a bokalik: Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR Leku-izen bereziei -(t)ar atzizkia erantsiz, jatorria adierazten duten izenondoak sortzen dira: • Gipuzkoa + (t)ar = gipuzkoar • Gorliz + (t)ar= gorliztar • Zarautz + (t)ar= zarauztar • Legazpi + (t)ar= legazpiar • Alemania + (t)ar= alemaniar OHARRA: Euskal Herritik kanpoko jentilizioek leku-izen berezia dute oinarri, eta ez maileguz harturiko jentilizioa: • Europa > europar / *europear • Arabia > arabiar / *arabear • Egipto > egiptoar / *egipziar (egiptiar) • Holanda > holandar / *holandestar • Portugal > portugaldar / *portugestar • Maroko > marokoar / * marrokiar Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR • Noiz -ar, noiz -tar eta noiz -dar? • Horri buruzko informazioa, Euskaltzaindiak ematen digu, argitalpen digital hauetan: • Onomastika • Euskal Herriko leku-izenak (Pdf, 801 Kb) • Euskal Herriko udalerrien zerrenda alfabetikoa (Pdf, 163 Kb) • Exonomastika (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak) (Pdf, 930 Kb) • Argibide-eskaerak Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR Lagungarri izan dakizkizuke taula hauek, hala ere: kontsonantea [Taula hau eta hurrengoa Euskerako artikulu batean ageri direnen bertsio eguneratuak dira: Irazabalbeitia. i. (1994), “Exotoponimoen jentilizioak osatzeko arauak”, Euskera 39, 1473. orrialdea.] Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: leku-izen bereziak + -(T)AR bokala Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: kokapena Gramatikaren arabera, izenaren ezker/eskuinean joan daitezke; literatura-tradizioan, ezkerrean maizago agertzen dira baina. • arabarpoeta • poetaarabarra • «Izenaren aurreko aldea oso kargatuta datorrenean -(t)ar hauek atzealdean (izenaren eskuinean) izenondo gisa ematea komeni da.» • [Sarasola, I. (1997) , Euskara Batuaren Ajeak. Donostia: Alberdania] • Gertatzen den oro bere koadernoan idazten duen mutil estatubatuarra… Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: kokapena (oharra). -(T)AR atzizkiarekin, herritartasuna adierazten ez duten izenondoak ere eratzen dira (hamartar, hirurogeitar, kopernikar, kartesiar…). Halako izenondoek kokapen bakarra hartzen dute: izenaren eskuinean doaz, ez ezkerrean. • zenbaki hamatarrak • *hamartar zenbakiak • iraultza korpenikarra • *kopernikar iraultza Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk EHULKUren aholkua
Jentilizioak: azken oharrak. • Leku-izen berezietatik sortzen badira ere, letra xehez idazten dira jentilizoak. • Hala, esate baterako, alemaniar ikertzaileek edo britainiarrek sarearen bidez erabil dezakete Kanarietako teleskopioa. • *Hala (…) Alemaniar ikertzaileek edo Britainiarrek … Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk
Jentilizioak: azken oharrak. • -(T)AR atzizkiaren bidez sorturiko jentilizioak ez dira hizkuntzak izendatzeko erabili behar. • Italieraz hitz egin zidan. • *Italiarrean hitz egin zidan… • Euskara batuan dakiena lotsatu egiten daBermeoko hizkeranegiten. • *(…) bermeotarrezegiten. Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk EHULKUren aholkua 16
Jentilizioak: azken oharrak. • Fitxa honetan azterturiko jentilizioez gainera, badira beste batzuk, tradizio handikoak horiek ere, baina • -(T)AR atzizkia gabe sortuak • Jentilizio horiek, -(T)AR atzizkidunak bezala, izenaren ezkerrean (aleman poeta) zein eskuinean (poeta alemana) joan daitezke. • Haietako batzuk, hala nola gorago aipatuak, izen bihurtuta, hizkuntzak izendatzeko erabiltzen dira. • Erasmusko ikasle aleman batek katalanez egin zidan. Leku-izen bereziak: gorabehera batzuk