100 likes | 341 Views
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen. # Zubira iristen ari ginen , sute bat ikusi genuenean. Esaldi hori zuzena litzateke, baldin eta mendeko perpausak berez adierazten duena (NOIZ) interpretatuko bagenu:. Zubira iristen ari ginen(,) UNE HORRETAN.
E N D
-(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
#Zubira iristen ari ginen, sute bat ikusi genuenean. Esaldi hori zuzena litzateke, baldin eta mendeko perpausak berez adierazten duena (NOIZ) interpretatuko bagenu: Zubira iristen ari ginen(,)UNE HORRETAN. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
Bistakoa da ez dela NOIZ adierazi nahi, eta erdarazko CUANDO berezi baten kalko okerra dela. Ustekabekozerbaitadierazi nahi da hor.Euskaraz, juntaduraz eman daiteke, perpaus beregainez: Zubira iristen ari ginen, eta(, bat-batean,) sute bat ikusi genuen. Estábamos llegando al puente(,) cuando (de pronto) vimos un incendio. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
Iparraldeko tradizioan, bada kalkoa egokiago egiteko joskera berezi bat, baina ez du noski balio edozein erregistrotarako: Zubira iristen ari ginen, noiz (eta) ere sute bat ikusi baikenuen. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
Bada beste modu bat, arrunt bezain jatorra: Zubira iristen ari ginela,(bat-batean,) sute bat ikusi genuen. Zubira iristen ari ginela,hara non sute bat ikusten dugun. Hor mendeko dena lehen perpausa da, eta berez dagokion balioa du, hots, -(e)LA: NOIZ aldiberekoa. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
#Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu denean. Esaldi hori ere zuzena litzateke, baldin eta mendeko perpausak berez adierazten duena (NOIZ) interpretatuko bagenu: Zerbait jakingo du(,) UNE HORRETAN. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
Mendeko perpaus mota horrek (-eNEAN) denborazko balioa du berez (NOIZ), baina hor ez du zentzurik interpretazio horretan. Halakoetan erdaraz CUANDO hitzari ematen zaion zentzu berezia kalkatu nahi du joskera oker horrek. Ez deritzogu egoki euskara zainduan. Algo sabrá(,) cuando [= puesto que] ha hablado con tanta seguridad. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
Kausa kutsuko esanahia du perpaus horrek. Bada molde egokirik hori adierazteko: • Zerbait jakingo du:(izan ere,) halako ziurtasunez mintzatu da. • Zerbait jakingo du: halako ziurtasunez mintzatu da (eta). • Zerbait jakingo du, (zeren) halako ziurtasunez mintzatu baita. • Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu da eta. Testuinguru berean baldintzazko perpausa erabiltzea egokia izan daiteke: • Zerbait jakingo du(,) halako ziurtasunez mintzatu bada. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
Hona beste adibide bat: #Argia pizten ahalegintzen ari zen, hormaren kontra jo zuenean. • Argia pizten ahalegintzen ari zen, eta (, bat-batean,) hormaren kontra jo zuen. • Argia pizten ahalegintzen ari zela, (bat-batean,) hormaren kontra jo zuen. • Argia pizten ahalegintzen ari zela, hara non hormaren kontra jo zuen. • Argia pizten ahalegintzen ari zen, noiz (eta) ere hormaren kontra jo baitzuen. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua
#Zer edo zer nahiko du, hots egin duenean. • Zer edo zer nahiko du: (izan ere,) hots egin du. • Zer edo zer nahiko du: hots egin du (eta). • Zer edo zer nahiko du, (zeren) hots egin baitu. • Zer edo zer nahiko du, hots egin du eta. #Dohainen bat izango du, denek harekin hitz egin nahi dutenean. • (...):(izan ere,) denek harekin hitz egin nahi dute. • (...): denek harekin hitz egin nahi dute (eta). • (...),(zeren) denek harekin hitz egin nahi baitute. • (...), denek harekin hitz egin nahi dute eta. Kalko okerrak: -eNEAN sasimenderatua