100 likes | 222 Views
ZINGIRAREN GAINEAN HEGAN EGIN. Bizitzak ez duela inolako zentzurik, arazoek jo eta akatzen zaituztela uste baduzu, gogoan hartu ondoko parabola hau:.
E N D
Bizitzak ez duela inolako zentzurik, arazoek jo eta akatzen zaituztela uste baduzu, gogoan hartu ondoko parabola hau:
“Zingiraren erdiko zuhaitz ustel batean bizi zen txoria, han bizitzen ohituta zegoen, lokatzako harrak jan eta beti zikin sumatzen zuen bere burua hango lohiaren kiratsaren erdian.”
Bere hegoak apenas mugi zitzakeen zikinkeriaren pisuagatik, eta halako egun batean, haizeak jota, lurrera bota zuen bere zuhaitza; lokatzak zuhaitza irensten hasi zen eta bertan hilko zela konturatu zen.
Salbatzeko irrika biziz, indarrez hasi zituen astintzen bere hegoak hegan egin nahian, eta gorriak ikusi zituen hegan egiten hasteko, ahaztuta baitzeukan, baina gogortu egoteak sortzen zion minari aurre eginez lortu egin zueb, azkenik, hegan egitea eta zeru zabala zeharkatzea baso eder bateraino iritsiz.
Arazoak zure kabiko zuhaitza bota duten haizeak bezalakoak dira eta berriro hegan egitera ala hiltzera behartzen zaituzte.
Inoiz ez da berandu. Ez du axola bizi izan duzuna, egin dituzun hankasartzeak, pasatzen utzi dituzun aukera guztiak, adinak ez du garrantzirik, beti garaiz gaude ASKI dela esateko, bikaintasuna bilatzeko dugun deiari kasu egiteko, gaineko lohia astintzeko eta GOI-GOITIK hegan egiteko zingiratik oso urrun.
Bazter ezazu bide eroso eta segurua. Ekiozu bide berriari, segurtasunik ez baina bai kilikagarria, aire garbiko bide pozgarriari.
Jainkoa izango duzu bidaide eta berak esango dizu zein bide hartu.
Utzi zure bizia isurtzen Duen kemen eta sasoi guztiz Bizi berriak sor ditzan.