170 likes | 521 Views
LEHEN LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA. Egileak: Acedo Lopez, Mikel Bilbao Uriarte, Gotzone Concejo Ruiz, Ainhoa Elorriaga Murillo, Onintze Fernandez Liquete , Mirian. sARRERA.
E N D
LEHEN LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA Egileak: Acedo Lopez, Mikel Bilbao Uriarte, Gotzone Concejo Ruiz, Ainhoa Elorriaga Murillo, Onintze Fernandez Liquete, Mirian
sARRERA • Laguntza psikologikoa, behar duen pertsona bati alderdi emozional eta psikosozialerako arreta guztia eskaintzean datza, behar fisikoak kontuan hartuz eta guztia koordinatuz. • Helburua: pertsona horren esperientzia zaila arintzea da, bai fisikoki eta bai psiko-sozialki azkarrago berreskuratzeko. • Euskarri psikologiko hau ez da esku-hartze terapeutiko bat. Pertsona bati arazo zehatzen bat aurkitzen bazaio, profesionaletara joko da.
Zer da euskarri psikologikoa? • Hondamendi larriak hondamendi arinak, ondorio psikologiko eta sozialak dakartzate, eta askotan kaltetutako pertsonak bere bizitzarekin jarraitzeko oztopo ugari izaten ditu. • Galerak mota ezberdinengatik izan daitezke: • Osasuna galtzea • Harreman pertsonalaren galera • Jabetza pribatuaren galera • Duintasuna, segurtasuna eta konfiantza galtzea • Norberaren irudi positiboa galtzea • Etorkizuneko konfiantza galera • Bere bizitzaren kontrola galtzea
Laguntza psikologikoak sufrimendu emozionalak arintzen laguntzen du. • Euskarri psikologikoak: • Gizartearen indarra mobilizatzen du • Sufrimendu emozionala eta fisikoa arintzen du • Estres egoera batean pertsona batek jarduteko gaitasuna hobetzen du • Epe luzera ager daitezkeen ondorio psikologiko negatiboak murrizten ditu
Larrialdia baino lehen, bitartean eta geroko laguntza emozionaleko taldeak: • Kasu hauetan, deskontrol emozionala ematen denean, laguntza emozionaleko taldeen laguntza behar da. • Zer dira laguntza emozionaleko taldeak? • Larrialdi bateko egoera afektiboa kontrolatzen eta gestionatzen dituzten irakasle eta ikasle taldea da. • Larrialdi batean laguntza eta orientazioa eskaintzen diete zauritu ez fisikoei. • Horretaz gain, larrialdi bat gertatu baino lehenagoko jarrerak zelakoak izan behar diren irakasten dituzte.
Oinarrizko funtzioak: • Jarrera positiboak bultzatzen dituzten jarduerak gauzatu behar dira. • Herritarren osasun mentala bermatu edo kontrol gabeko pertsonak lasaitu • Hauteman lekuz kanpoko edo kontrol gabeko pertsonak. • Eman lehen laguntza psikologikoak. • Berrezarri oreka emozionala orientazioa, heziketa eta informazioa eskainiz.
Oinarrizko elementuak saio baten garapenerako: • 1. Pertsonek bizitako egoeraren eragina aztertu, ez gutxietsi • 2. Errudun sentimenduak aurkitzen utzi behar zaie. • 3. Inoiz ez bukatu saio bat sentimendu edota zalantzaren bat argitu gabe badago. Pertsona bakoitzari beharrezko espazioa eman behar zaio bere zalantza, erruduntasuna, beldurra, larritasuna, poztasuna... sentimenduak adierazteko.
BRIEFING:aurretik batzar bat egitean datza, honekin lan egiterako orduan dena ondo planifikatuta dagoela ziurtatzen da. Bi helburu daude: batetik, plan seguru, kalitatezko eta eraginkor bat sortzea eta bestetik, langileen arteko kohesio eta integrazioa erraztea. • DEBRIEFING:lanaren ondoren egiten den batzarrari dagokio, hau da, lana aztertzeko egiten da. Helburua, taldearen akatsak eta kausak identifikatzea eta konponbideak proposatzea da, horrela etorkizuneko akats berberak saihestu ahalko dira. Tresna baliotsua da ikaskuntza eta etengabeko hobekuntzarako.
Zer egin egoera bat gehiago jasan ezin dugunean • Gertatutakoaz pentsatu beharko da, honetaz aparte, inguruko pertsonenganako sentitzen denaz hausnartu beharko da. • Laguntza eskatu. Batzuetan egoera desegoki baten aurrean aurkitzen gara. Esku hartu. • Heldu batekin hitz egin, berak antzerako esperientziaren bat izan duen jakin eta nola aurre egin beharko nioke galdetu. • Zure familia eta lagunekin partekatu. Lagunduko dizute. • Egoera horrekin gehiago ezin baduzu, espezialista edota medikuarekin hitz egin beharko duzu. Agian lasaitasun denbora bat hartu beharko duzu, laguntza profesionalarekin batera.
LAGUNTZA PSIKOLOGIKO ONA EMATEN DUTEN PERTSONEN EZAUGARRI EDO GAITASUNAK • Entzute aktiboa • Auto-kontrola • Egoera berriei egokitzeko gaitasuna izatea. • Norbere burua eta egoerak menperatzeko gaitasuna izatea. • Osasun laguntzaren edukiak kontrolatzea. • Ekintzetan segurtasunez jardutea.
KALTETUAREN SINTOMAK • Pentsatzeko gaitasun eza • Galerengatik erruduntasuna, segurtasun eza edo besteei errua botatzea. • Erraztasunekin negar egitea. • Kontzentrazio arazoak • Gogorik eza, nekea • Memoria arazoa. • Lo egiteko eta atsedena hartzeko arazoak. • Elikadura ohiturak aldatzea • Norbere buruarekiko konfiantza galtzea. • Gertatutakoa behin eta berriro errepikatzea. • Ezintasuna • Denbora/lekua desorientatzea. • Beldurra • Drogak sarritan hartzea. • Depresioa. • Bakarrik egoteko gogoa. • Bizitza normala berreskuratzeko zailtasuna. • Antsietatea. • Ira,suminkortasuna. • Zaintza
KALTETUARENTZAKO GOMENDIOAK: • Sentimenduak eta pentsamenduak besteekin konpartitu. • Konpainia bilatu. • Familia-kideekin sentimenduak eta pentsamenduak konpartitu. • Besteekin hitz egitea botikarik onena da. • Txarto sentitzeko eskubide osoa dugu. • Bizitza normal baten erritmoa eraman. • Ez gutxitu zure ezin egona drogekin. • Pertsona bat txarto dagoenean, ondo sentiarazten laguntzen dioten gauzak egin behar dira. Ezin badu inorekin hitz egin, idatzi dezala. • Eguneroko erabaki txikiak hartu. • Behar duzun beste atseden hartu, ezin baduzu lorik egin, eragiketa fisikoa egin.
KRISIAREN FASEAK • Lehenbiziko esku-hartzea: Lehen laguntza psikologikoak deiturikoa; laguntza eman, heriotza arriskua gutxitu eta pertsonei errekurtso ezberdinak eskaini. • Interbentzio motz bat da , soilik, minutu batzuk edo ordu batzuk behar dituena.
Jarraitu beharreko pausoak ondorengoak dira: • 1. Harremanak: hitzezkoa, ikusmenekoa eta fisikoa. • 2. Arazoa ebaluatu • 3. Laguntza eman • 4. Argibideak eman • 5. Urrutiko jarraipen bat egin
HAUR ETA NAGUSIEI LAGUNTZA EMOZIONALA ESKAINTZEKO JARDUERAK: • Honako hauek dira tailerretan egiten diren jarduerak: • Marrazki gidatu • Adierazpen librea • Marrazketa • Antzerkia • Zeramika • Ipuinak idaztea, musika lantzea, poesia lantzea …