260 likes | 655 Views
Lehen Laguntzak. Gaurko lanak. Definizioa Lehen laguntzetako jarduna, legea eta etika. Larrialdiko egoera baten aurrean emon beharreko pausuak. Larrialdietarako katea. Terminologia. Ariketa.
E N D
Gaurko lanak • Definizioa • Lehen laguntzetako jarduna, legea eta etika. • Larrialdiko egoera baten aurrean emon beharreko pausuak. • Larrialdietarako katea. • Terminologia.
Ariketa • Eztabaidatu egoera honeek lehen laguntzak behar dabezan edo ez eta erantzuna arrazoitu: • Egun euritsu batetan, ume batek farola bat ikutzen dau eta deskarga elektriko bat jaso ondoren konortea galdu eta lurrera jausten da. Farmazian zain, andra bat zorabiatu egiten da.
Haur- hezkuntzako ikasgela baten, ume batek askaria jan ostean botaka egiten dau. • Udalekuetan, ume batek esku artean suge bat hartzen dau eta honek haginka egiten deutsa. Eskua handitzeaz gain umea gogo txarragaz hasten da. • Lan tokian, langile bat buruko minaz kexatzen da. • Eztabaida batetan, jubilatu batek bularreko mina nabaritzen dau
LEHEN LAGUNTZAK Istripu edota bat-bateko gaixotasuna jasan dauan pertsonak laguntza jaso daian egin beharreko urgentzietako neurrien multzoari deitzen jako, osasun- laguntza profesionala heldu bitartean. Lehen laguntzak eskaintzen dabezanak sorosleak dira.
TALDEKO LANA • 5 taldetan bananduta hurrengo istripu ezbardinen aurrean zelan jokatuko zenduen azaldu, nork parte hartuko leuken identifikatuz eta zer egin beharko litzatekez zehaztasunez idatziz.
Mendizale talde bat zarie eta zuetariko bat jausi eta konortea galtzen dau. • Hondartzan zagozela uretara sartu eta bat itotzear dago. • San Ferminetara Gurutze Gorriko bolondres moduan zoaze eta entzierroa ikusten zabizien bitartean bati zezen batek harrapatu eta odoletan hasten da. • Eskola bateko irakasleak zarie eta bat-batean ikasgelatik sua ikusten dozue umeak lo dagozanean. • Futbolean jokatzen zabizen bitartean zuetariko batek txarto jausi eta orkatila bihurtzen dau.
Ariketa • Eztabaidatu esaldi hau: “Hobe da ezer ere ez egitea txarto egitea baino”. • Arrazoitu hurrengo jokaerak egokiak diren edo ez: • Pertsona egoera larri baten dagoenean, ausarta izan behar da eta lagundu egin behar jako bakoitzaren bizitza egoeran larrian ipiniz.
Biktima bati zauri bat aurkituz gero, lehenbailehen jokatu behar da beharrezkoak diren pausoak emonez. • Garrantzitsua da zauritutako pertsona bati bere zauriak erakustea bere larritasuna zein dan jakinarazteko. • Pertsona larriei ura emotea eta gorputzeko tenperatura igon ez daiten erropen bidez ez berotzea onuragarria da.
Lehen laguntzen jarduna, lege-esparrua, betebeharra eta etika. • 14/1986 Legea, Apirilaren 25ekoa, Osasunaren Orokorra: • I.titulua, I. kapitulua (Abiaburu orokorra), 6. artikulua. • Zigor kodean hainbat artikulutan adierazita agertzen da. • IV. kapitulua, IX. titulua (Sorosmen-eginbeharra ez betetzea), 195. artikulua. • III. kapitulua (Desobeditzea eta laguntzarik ez ematea), 412. artikulua
Legearen arabera, kaltetutako pertsonak lehen laguntzak jasotzeko BAIMENA emon behar dau. • Legeak biktimei laguntzea emotea eskatzen dau baina beti norberaren bizitza arriskuan jarri barik. • Sorosleek BAS jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak ta sorospen-sistemak) betetzen jakin behar dabe.
Dana dala, kontuan hartu behar da sorosleen laguntza hartu nahi ez dabezanak ere badirala. • Kasu honeetan: • Zauritua adin nagusikoa izan behar da. • “Buru ahalmenak” onik mantendu behar dauz lagundu ezean euki ahal dauazan ondorioak zeintzuk izan daitekezan jakinik. • Legearen arabera, jaso ahal duen laguntzaren ukoa lekukoen artean adieraziz edo egoerak ondorio larriak izan ahal dauazanean, sinatutako idatzi baten bitartez jakinarazi beharko dau.
Egoera larrian dagoan pertsona bati laguntzeko betebeharra daukazu, baina hau ez dago behartuta zure laguntza onartzera.
Kasu Praktikoa Otsaileko gaba batean 23:30ak inguruan, mendi artean kokaturiko herrixka batean, 24 urteko begirale bat hil egiten da. 12 urteko ume talde batekin egoan gabean prestaturiko ariketak burutzen. Bat-batean ume bat harriak direla eta jausi egiten da troka batetik. Umea laguntzeko prest, begiralea labandu eta 25mko altuera batetik jausita hil egin zan. Umeak ordea, hainbat kontusio eta buruhazurreko traumatismoa izan ebazan
Beste begirale bati, antzeko zeozer gertatu jakon. 11 urteko ume bat ur-jauzi baten inguruan, 10mtik jausi egiten da. Begiralea, erorketa ekiditzeko, aurreratu egin zan eta traumatismo larriak jaso zituen.
Larrialdiko egoera baten aurrean emon beharreko pausuak. • Lasaitasuna mantendu era arin eta koordinatu batean jarduteko. • Ebaluaketa orokor bat egin. • Sorosleak bere segurtasunaz arduratu. • Kaltetuak ondo miatu eta arriskuetatik baztertu. • Zauritu asko egonez gero, miaketa on bat egin eta lehenengo zauri larriena tratatu. • Biktima ahal izanez gero mugitu eta lasaitu. • Zaurituen gorputzeko beroa mantendu.
Ez emon ez jatekorik ez edatekorik. • Bakoitzaren limitazioak onartu. • Osasun-laguntza jaso daien ardura hartu. • Profesionalak etorri arte lekuan egon eta honeei egoera eta egindakoa azaldu.
Kasu praktikoa • Udako gau baten kaletik zoazela, haurdun dagoan emakume bat ikusten dozue. Erditzen dagoala ikusten dozue. Berak, erditu aurreko uzkurdurak igerri ez dauzala diotsue eta ospitalera heltzeko denborarik ez dagoala ikusten dozue. Zer egingo zeunkie?
Larrialdietarako katea • Lehen kate maila: Lekukoa edo soroslea. Kaltetuaz edo gaixotasun zorrotza pairatzen ari denaz ohartuko dan lehena da. Larrialdietako zerbitzuak ohartarazi. Kaltetatua sorostu larraialdietako zerbitzuak heldu bitartean • Bigarren kate maila: larrialdiko koordinazio- zentroa. Telefonoz kontaktuan jarri eta beharrezkoak diren larrialdiko zerbitzuak eskatu. Europan, erkidego eta herrialde guztietan ezarritako telefono zenbakia 112 da.
Hirugarren kate maila: Zaurituen sorospena “in situ”. Istripuan kaltetu bat baino gehiago egon ezean, zaurituen sailkapena egingo litzateke, sorospen beharren edo larritasun mailaren arabera. Bertan hasiko da zaurituaren edo gaixoaren zainketa; beharrezkoa bada, kalteak balioztu eta tratamendua hasiko dabe hemodinamikoki zauritua finkatuz. • Laugarren kate maila: Zaurituen sorospen garraioa. Zaurituak ospitalera garraiatuko dira garraio aproposenean. Bertan osasun langileek beharreako zainketa egingo dabe.
Bosgarren kate maila: Ospitaleko zainketak. Gaixoa patologiaren arabera ospitale egokienera eroango da bertan beharrezko neurriak hartuz.
Terminologia • Arriskua: Ezbehar edo kalteren bat gertatzeko posibilitatea. • Emergentzia: Berehala eta ezinbestean tratamendu egokia jartzea eskatzen duten gaixotasun edo egoeren izendapen generikoa da. • Larrialdia: Ezinbestean tratamendu egokia jartzea eskatzen dauan gaixotasun eedo egoeren izendapen generikoa da. • Katastrofea: Gauzen ohiko ordena larriki aldatzen duen zoritxarreko gertaera
Istripua: Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera da. • Mina: Gorputzeko leku batean nabaritzen dan sentsazio ezatsegina, kolpe, ebaki, zauri, etab.en edo organismoaren funtzionamenduan oreka galtzearen edo bestelako arazo baten ondorio izaten dena.