50 likes | 248 Views
ELKARBIZITZA PROIEKTUA. Helburuak. Elkarbizitza Plana egitea Elkarbizitzaren Behatokia sortzea. Betekizunak. Lanpostuen zerrendako langileen %60k , gutxienez, parte hartzea OOGk proiektua onetsi behar du Proiektua ikastetxearen urteko planean txertatzea
E N D
ELKARBIZITZA PROIEKTUA
Helburuak • Elkarbizitza Plana egitea • Elkarbizitzaren Behatokia sortzea
Betekizunak • Lanpostuen zerrendako langileen %60k, gutxienez, parte hartzea • OOGk proiektua onetsi behar du • Proiektua ikastetxearen urteko planean txertatzea • Proiektuaren arduraduna identifikatu behar da (kasu berezietan bi izan daitezke); arduraduna egokia izan behar da lan horretarako: ikastetxearen ezagutza, sentsibilitatea, inplikazioa, trebakuntza, eta prozesua suspertzeko, koordinatzeko eta bideratzeko gaitasuna. Arduradunari emango zaio proiektuaren ordu-kreditua. • Arduradunak (edo arduradunek) egin beharreko lanei buruz 2007ko irailean emango den berariazko trebakuntzan parte hartzea • Arduradunak Berritzeguneetako toki mintegietan parte hartzea, mintegiotan proiektuetan ari diren ikastetxeak bilduko dira euren jarduna koordinatzeko eta aholkularitza jasotzeko.
Ikastetxeen betebeharrak • Proiektua koordinatuko duen taldea sortu behar dute, proiektuaren gauzatzea suspertzeko eta irakasleen, ikasleen eta hauen senitartekoen parte-hartzea bultzatzeko. • Proiektua burutzeko behar diren ekintzak egiteaz gainera (maila, ziklo eta etapetan antolatuta), ikasturtean zehar gutxienez 2 orduko 10 saio egin behar dituzte proiektuaren koordinazioa lantzen eta hartarako trebatzen. Saio hauen plangintza proiektuaren arduradunak egingo du aurreko puntuan aipatutako taldearekin elkarlanean. • Ikasturtea amaitutakoan, proiektua ebaluatu beharko da. Hori dela eta, ikastetxeak etengabeko ebaluaziorako irizpideak eta lorpen-adierazkariak zehaztu behar ditu, eta Hezkuntza Administrazioak azken ebaluaziorako aplikatuko dituenak. • Proiektuaren garapenari buruzko memoria idatzi behar dute.
Beste baldintza batzuk • Eskaerak aurkezteko epea • Eskaera aurkezteko epealdia 2007ko ekainaren 15ean amaituko da • Baremazioaren emaitzak • 2007ko ekainaren 30a baino lehen argitaratuko dira • Parte-hartzearen ziurtagiria • Proiektua ondo burutzeko behar diren saio eta lanetan irakasleen %80 baino gehiago parte hartzen badute, ziurtagirian 35 orduko trebakuntza ezarriko da eta 45 ordu arduradunarentzat