1 / 9

Proiektua

ELKARBIZITZA BEHATOKIA. Proiektua. KONPARTITU.

temple
Download Presentation

Proiektua

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ELKARBIZITZA BEHATOKIA Proiektua

  2. KONPARTITU Beste pertsona batekin edozein arlo biziki konpartituz gero, pozbideak konpartituz gero, poz fisiko, emozional, psikologiko edo intelektualak konpartituz gero, zubia eraikitzen da konpartitzen ari diren horien artean, konpartitzen ez dena hobeto ulertu eta ezberdintasunarekiko beldurra gutxiagotzeko oinarri izan daitekeen zubia. Audre Lorde: Ahizpa, atzerritarra

  3. ELKARBIZITZA BEHATOKIA (I) Ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da. Xedea: harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen lagundu. Helburua: komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzukizuna eta partaidetza izango dutela.

  4. ELKARBIZITZA BEHATOKIA (II) Zergatia: EB kontzeptuak beste foro berri bat aldarrikatu nahi du, jardun demokratikoa sustatuta, dominazio-sumisio eskema guztiak ezabatzeko eta berdinen arteko harremanak sustatzeko.

  5. EB – FUNTZIOAK (I) • Elkarbizitza Plana egin eta martxan jarri behar da; ondoren, planaren jarraipena eta ebaluazioa ere egin behar da. • Estamentu guztiek zuzenean hartu behar dute parte, batez ere, ikasleek. • Estamentu guztiengan bultzatu behar da pertenentzia-sentimendua, bereziki ikasleengan. • Aukera- eta tratu-berdintasuna zaindu behar da prozesu- eta harreman-arlo guztietan. • Hezkuntza Komunitate osoari harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatu behar zaizkio: hainbat gairi buruzko eztabaidak, gatazkak konpontzeko eta komunikazio-gaitasunak lantzeko estrategiak...

  6. EB – FUNTZIOAK (II) • Guztion artean elkar zaintzeko kultura garatzen lagundu behar dugu; norberaren burua eta gainerakoena zaintzea aberastasun- eta poztasun-iturri baita denontzat. • Ikastetxearen elkarbizitza-arauak aztertu behar dira (agerikoa: AIA... eta ezkutukoa: idatzita ez dagoena); araudiaren diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ere inplementatu behar dira. • Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen ikasteko. • Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.

  7. EB – FUNTZIOAK (III) • Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatu nahi ditugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak...) eta adostutako neurriak lehenbailehen martxan jartzen direla bermatu. • Informazioa jaso nahi dugu, beste arlo batzuetan elkarbizitza nola garatzen den jakiteko, eta inguruko baliabideak eta ekimenak zein diren ezagutzeko. • Lankidetza sustatu nahi dugu inguruko beste erakunde, organizazio eta entitate batzuekin, elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kultura sustatzeko. • Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira.

  8. SENTSIBILIZAZIOA Sinesmenak/Kontzeptu markoak/Esku-hartze beharrak Irakasleen praktikak justifikatzeko teoriak Sinesmenak eta kontzeptuak konpartitzen • Nola ulertzen dugu elkarbizitza? • Nola ulertzen dugu gatazka? • Zer dago baimenduta? • Zer dago debekatua? • Nola egin aurre gatazka bati? • Jokabide homogeneorik izatea komeni da? • Esku-hartzearen beharraren zergatirik al dago? • Zertan izan daiteke onuragarria ikasle, Irakasle eta ikastetxerako? JARRI MAHAI GAINEAN!!

  9. Eskerrik asko!

More Related