1 / 20

Bizitza, bidaia bat.

Bizitza, bidaia bat. Bizitza, tren bidaia baino ez da: jendea sartu-atera etengabe, ezusteak noiznahi, topaketa atseginekin batera agur esan behar tristeak.     Jaio eta trenean sartu berriak garelarik, ustez, betirako bidaide izango ditugun lehen lagunak aurkitzen ditugu: gurasoak.

crwys
Download Presentation

Bizitza, bidaia bat.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Bizitza, bidaia bat.

  2. Bizitza, tren bidaia baino ez da: jendea sartu-atera etengabe, ezusteak noiznahi, topaketa atseginekin batera agur esan behar tristeak.

  3.     Jaio eta trenean sartu berriak garelarik, ustez, betirako bidaide izango ditugun lehen lagunak aurkitzen ditugu: gurasoak.

  4. Zoritxarrez,ordea, gauzak ez dira guk uste bezala. Tamalez, dagokien geltokira iritsitakoan, beraiek, alde egingo dute eta beren maitasun ordeztezinaren hutsunea utziko digute.

  5. Zorionez beste lagun berriak sartuko dira gure trenean, guretzat bereziak, oso, izango direnak ere bai tartean. 

  6. Senideak, adiskideak eta gugan maitasunaren zirrara piztuko dutenak.

  7. Beste batzuk, berriz, sartu-atera baizik ez dute egingo gure trenean, oharkabean pasako dira ia-ia.

  8. Batzuk tristura besterik ez dute aurkituko bidaia osoan zehar. Beste batzuk, berriz, trenean atzera-aurrera ibiliko dira etengabe, beharra duenari laguntzeko prest beti.

  9. Jaitsitakoan, oroitzapen iraunkorra utziko dute askok… Beste batzuk alde egindakoan, eserlekua hutsik utzi dutenik ere ez gara konturatuko ia-ia.

  10. Zenbaitetan, oso maite ditugun bidaiari batzuk, beraiek halanahita, gurea ez den beste bagoi batean doazela ohartuko gara. Halakoetan bidaia haiengandik urrun egitea beste aukerarik ez zaigu geldituko. Agian, beraien bagoira hurbildu eta haiekin une batez egon ahal izango dugu…

  11. Ezingo dugu, ordea, beraien aldameneko eserlekuan eseri, han beste norbait egongo da eta. 

  12. Ez horregatik larritu, halakoxea da bidaia. Ametsez josia, erronka eta itxaropenez, nahi eta agurrez betea. Ez du, ordea, atzerabiderik. Hortaz, saia gaitezen bidaia ahalik eta egokien betetzen.

  13. Ahalegin gaitezen gainerako bidaideekin ongi moldatzen, haietako bakoitzarengan duen hoberena aurkitzen.

  14. Litekeena da, bidean goazela, haietakoren batek gure laguntza behar izatea…horretarako prest egon gaitezen.

  15. Geuk beharra dugunean, beste norbaitek lagunduko digu eta. 

  16. Kontua zera da: inork ez dakiela zein geltokitan jaitsi beharra izango duen, ez berak, ez gainerakoak, ezta aldamenean duen bidaideak ere.

  17. Sarritan galdetzen diot nire buruari, ea trena utzi beharra iritsitakoan tristurak astinduko ote nauen… Bai noski. Bidaian lagun izan ditudanengandik urruntzea mina izango da. Tristea oso umeak trenean bakarrik jarraitzen uztea. Ez dakit –batzuk baietz diote- egunen batean berriro denok Geltoki Nagusiren batean bilduko ote garen. Nolanahi ere, poztuko nau, alde egin aurretik, semealaben ekipajea trenera igo zirenean baino osatuagoa dagoela orain ikusteak.

  18. Horrek poztuko nau benetan, ekipaje hori osatzen, aberasten parte hartu nuela jakiteak.

  19. Adiskide hori, saia gaitezen trenean emango dugun aldi hau oparoa izan dadin, merezi duena. Alde egin beharra datorkigunean, gure eserleku hutsarekin batera, aurrera jarraituko dutenengan, oroitzapen bizigarria utz dezagun.

  20. Zuri, tren honetan bidaide zaitudan horri... Bidaia ona izan!!!

More Related