100 likes | 237 Views
SALMOAREKIN OTOITZEAN. P asiotarrak. 6. SALMOA. ERASOTUAREN NEGARRA. Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik. Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago. Senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut, ikara bizian barrua. Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?.
E N D
SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
6. SALMOA ERASOTUAREN NEGARRA
Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik. Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago.
Senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut, ikara bizian barrua. Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?
Arren, Jauna, libra nazazu, salba heriotzatik, onbera zara eta. Hilda gero, ez da inor oroitzen zutaz: hildakoen Egoitzan, nork goretsi Zu?
Akitua nago aieneka. Gauero malkoz bustitzen dut ohea, blai eginda uzten etzalekua. Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zorigaitzez ahulduak.
Alde niregandik, gaizkileok, entzun baitu Jaunak nire zotina. Bai, entzun du nire erregua, onartu du Jaunak nire otoitza.
Lotsa bitez eta izutu nire etsaiak! Egin bezate atzera, bat-batean lotsaturik!
OTOITZA GUREKIN EGON ZAITEZ Mendiko haize ta eguzkitan gure poz eta osasun, arrisku eta estualdian Zu zaitugu gure lagun. GURE BIDERAKUSLE, JAUNA, IZAN ZAITEZ, DENOK BIZI GAITEZEN BETI ON EGINEZ. Olatu handi beldurgarriak orroaka itsasoan, baina ez gara, Jauna, gu beldur, Zu zaude gure ondoan. Kale arteko joan etorri eta lanean gabiltza, eta Zuk, Jauna, duzu poztutzen ta indartzen gure bizitza. Gurekin egon zaitez mendian, itsasoan eta kalean, gurekin egon zaitez lanean, gurekin, Jauna, jolasean. ABESTIA (“Jaunari” - J.J. Elezkano)