100 likes | 223 Views
SALMOAREKIN OTOITZEAN. P asiotarrak. 20. SALMOA. ERREGEAREN garaipenerako eskaria. Entzun zaitzala Jaunak arrisku-egunean, jar zaitzala toki seguruan Jakoben Jainkoak! Bidal diezazula laguntza bere santutegitik, eutsi zuri Sion menditik!. Gogora bitza zure eskaintza guztiak
E N D
SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
20. SALMOA ERREGEAREN garaipenerako eskaria
Entzun zaitzala Jaunak arrisku-egunean, jar zaitzala toki seguruan Jakoben Jainkoak! Bidal diezazula laguntza bere santutegitik, eutsi zuri Sion menditik!
Gogora bitza zure eskaintza guztiak eta onar atseginez zure erre-oparia! Eman diezazula nahi duzuna, bete ditzala zure egitasmo guztiak!
Ospatu ahal dezagula poz-oihuz zure garaipena, banderak zabalduz gure Jainkoaren izenean! Bete ditzala Jaunak zure eskari guztiak!
Orain bai, badakit: Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari; bere zeru santutik erantzuten dio, bere ahalmen handiaz garaipena ematen.
Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin; gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin. Haiek okertu, erori egiten dira; guk, berriz, zutik eta sendo irauten.
Jauna, emaiozu erregeari garaipena! Erantzun, dei egiten dizugunean!
OTOITZA - ABESTIA GURE ONDOAN, JAUNA EGON ZAITEZ BETI. ZU ZARA GURE BIDE ETA GURE BIZI.(Bir) 1. Zu zara, Jauna, Zu, gure artzain eta gu zure artalde, nora ezean ibiltzen gara ardi gaixook Zu gabe. (Bir) 2. Zuk ezagutzen gaituzu denok, zu zara gure artzain on, zure ondoan elkar maitatuz gaitezela beti egon. (Bir) 3. Otsoak daude barrutietan, zelaian eta basoan, baina otsoen beldurrik gabe Jauna, gu zure ondoan.(Bir) 4. Zu gure poza ta itxaropen Zurekin goaz aurrera, egunen baten Zure betiko artaldea izatera.(Bir)