120 likes | 263 Views
SALMOAGAZ OTOITZEAN. Pasiotarrak. 9. SALMOA. ZAPALDUAREN BABESLE DAN JAINKOARI GORESPEN-KANTA. Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goratu, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu, zure ohorez pozik dantzan egin, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
E N D
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
9. SALMOA ZAPALDUAREN BABESLE DAN JAINKOARI GORESPEN-KANTA
Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goratu, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu, zure ohorez pozik dantzan egin, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
Nire arerioak, atzera egitean, zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira. Epaile zuzen horrek, epaimahaian jarririk, nire eskubidea eta auzia defenditu dituzu. Nazinoei mehatxu egin deutsezu, gaiztoak hondatu, hareen izena betiko ezereztu.
Akabo arerioa, betiko hondaturik: hareen hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua. Errege da Jauna betidanik, sendo dau aulkia auzitarako: zuzentasunez gobernatzen dau mundua, zuzenbidez epaitzen herriak.
Jauna ihesleku da zapalduarentzat, ihesleku larrialdian. Uste on dabe zuregan ezagutzen zaituenak, zuregana joten dauanik ez dozulako, Jauna, bazterrean izten. Egin kantu Jaunari, Siongo erregeari, iragarri herrien artean haren egintza bikainak!
Hiltzailea zigor barik izten ez dauanak, ez dau ahazten errukarrien garrasia. Erruki nitaz, Jauna, begira zelan atsekabetzen naben arerioak. Atara nagizu heriotzako sarreratik, zure goralpenak kontatu ahal dagidazan Sion hiri ederreko sarreran, alaitu ahal nadin zuk emondako garaipenaz.
Eurak egindako zulora jausi dira nazinoak; eurak ipinitako sarean trabatu jake oina. Jauna agertu da, zuzentasuna jarri dau: gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.
Beihoaz Herio Leizera gaiztoak, Jainkoaz ahazten diran nazio guztiak. Ez, Jainkoak ez dau ahazten behartsua; errukarrien itxaropenak ezin huts egin.
Jaiki, Jauna! Ez bedi harrotu gizakia! Epaitu nazinoak zeure aurrean! Bete egizuz bildur-ikaraz, Jauna; konturatu beitez nazinoak gizaki huts dirala.
OTOITZA - ABESTIA ALKARTU TA GOAZEN AURRERA KANTARI BIDEAK ZABALDUZ BETIKO POZARI. Maitasun ta zuzentasunez dezagun lortu anaien askatasun ba dator eta Jaunaren betiko egun. Hor dugu distiratsu egunsentiko argitasun. Zerua eta lurra berriztaturik orduan ez da izango minik ez da izango negarrik, ez heriotzarik. Jainkoa, gure Jainko, gu bere herri betiko pozik. Jaunaren eguna etor dadinean, guztiok poztasun batean, egongo gara Jaunaren ontasunean. Izango gara zoriontsu betikotasunean. (Juanjo Elezkano – Disco: “A los pueblos - Jaunari” – Ed. Paulinas)