120 likes | 263 Views
SALMOAREKIN OTOITZEAN. Pasiotarrak. 9. SALMOA. ZAPALDUAREN BABESLE DEN JAINKOARI GORESPEN-KANTA. Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu, zure ohorez pozik dantzan egin, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
E N D
SALMOAREKIN OTOITZEAN Pasiotarrak
9. SALMOA ZAPALDUAREN BABESLE DEN JAINKOARI GORESPEN-KANTA
Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu, zure ohorez pozik dantzan egin, zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
Nire etsaiak, atzera egitean, zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira. Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk, nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu. Nazioei mehatxu egin diezu, gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.
Akabo etsaia, betiko hondaturik: haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua. Errege da Jauna betidanik, sendo du aulkia auzitarako: justiziaz gobernatzen du mundua, zuzenbidez epaitzen herriak.
Jauna ihesleku da zapalduarentzat, ihesleku larrialdian. Uste on dute zuregan ezagutzen zaituztenek, zuregana jotzen duenik ez baituzu, Jauna, bazterrean uzten. Egin kantu Jaunari, Siongo erregeari, iragarri herrien artean haren egintza bikainak!
Hiltzailea zigor gabe uzten ez duenak, ez du ahazten errukarrien garrasia. Erruki nitaz, Jauna, begira nola atsekabetzen nauten etsaiek. Atera nazazu heriotzako sarreratik, zure goralpenak kontatu ahal ditzadan Sion hiri ederreko sarreran, alaitu ahal nadin zuk emaniko garaipenaz.
Berek egin zulora jausi dira nazioak; eurak ipinitako sarean trabatu zaie oina. Jauna agertu da, justizia ezarri du: gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.
Bihoaz Herio Leizera gaiztoak, Jainkoaz ahazten diren nazio guztiak. Ez, Jainkoak ez du ahazten behartsua; errukarrien itxaropenak ezin huts egin.
Jaiki, Jauna! Ez bedi harro gizakia! Epaitu nazioak zeure aurrean! Bete itzazu beldur-ikaraz, Jauna; konturatu bitez nazioak gizaki huts direla.
OTOITZA - ABESTIA ALKARTU TA GOAZEN AURRERA KANTARI BIDEAK ZABALDUZ BETIKO POZARI. Maitasun ta zuzentasunez dezagun lortu anaien askatasun ba dator eta Jaunaren betiko egun. Hor dugu distiratsu egunsentiko argitasun. Zerua eta lurra berriztaturik orduan ez da izango minik ez da izango negarrik, ez heriotzarik. Jainkoa, gure Jainko, gu bere herri betiko pozik. Jaunaren eguna etor dadinean, guztiok poztasun batean, egongo gara Jaunaren ontasunean. Izango gara zoriontsu betikotasunean. (Juanjo Elezkano – Disco: “A los pueblos - Jaunari” – Ed. Paulinas)