140 likes | 242 Views
SALMOAGAZ OTOITZEAN. P asiotarrak. 10. SALMOA. GAIZKILEEZ JAINKOAREKIN ELKARRIZKETA. Jauna, zergaitik gelditzen zara urrun? Zergaitik ezkutatzen larrialdian? Gaiztoak harrokeriaz erasotzen deutso errukarriari, asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatuta.
E N D
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
10. SALMOA GAIZKILEEZ JAINKOAREKIN ELKARRIZKETA
Jauna, zergaitik gelditzen zara urrun? Zergaitik ezkutatzen larrialdian? Gaiztoak harrokeriaz erasotzen deutso errukarriari, asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatuta.
Nahi ebana lortu dauala eta, harro dabil; bidegabez irabazten dau eta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu egiten. Bekokia altxaturik, ez da arduratzen: «Ez da Jainkorik», pentsatzen dau.
Egiten dauan guztiak arrakasta dau; Jainkoaren erabakiak altuegi dagoz harentzat; arerioak ez jakoz ardura. «Ez dot koloka egingo -dino bere barruan-; zoriontsu izango naz beti, ezbehar barik».
Betea dau ahoa madarikazinoz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz; okerra eta gaiztakeria ditu minean gordeta. Hiri-inguruetan zain egoten da, ezkutuan errugabea hiltzen dau, gizagaixoari begirik kentzen ez.
Adi-adi dago ezkutuan, lehoia bere zuloan lez, adi-adi, dohakabea harrapatzeko: bere sarera erakarriz harrapatzen dau.
Makurturik, narraska joan eta gizagaixoaren gainera erortzen da. Honela dino bere barruan: «Jainkoa ez da konturatzen, begiak ixten ditu, ez dau inoiz ezer ikusten».
Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriekaz! Nolatan dau gaiztoak Jainkoa mespretxatzen? Konturik eskatzen ez dozulakoan dago.
Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak, ikusi eta zeure gain hartzen. Zuregan izten dau gizagaixoak bere zoria, zu zaitu umezurtzak laguntzaile.
Hautsi gaiztoaren indarra, eskatu hari gaiztakeriaren kontu, ez itzi ezer aztertzeke. Jauna errege da betidanik betidaino! Desagertu beitez sinisbakoak haren lurraldetik!
Entzun, Jauna, errukarrien desioak, emoiezu adore, adi izan belarria hareengana, umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko. Ez begi gehiago bildurrik emon buztinez egindako gizakiak!
JAUNGOIKOAREN EGOENPEAN • Jaungoikoaren egoenpean • ze bakean, ze bakean! • Indar guztiak dituenaren • kerizpean, kerizpean. • «Jauna, -nik dinot-, nire kerizpe • dot Zuregan. • Bihotz guztiaz nago Jaunaren • eskuetan». • Ez daiteke sar atsekaberik • zure baitan, • ez minik ere gauez lo zauden • toki hartan. OTOITZA ABESTIA