100 likes | 212 Views
SALMOAGAZ OTOITZEAN. P asiotarrak. 6. SALMOA. ERASOTUAREN NEGARRA. Jauna, ez ni zigortu zure hasarrean, ez ni zentzatu zure suminean. Erruki zakidaz, Jauna, makalduta nago-ta. Osatu nagizu, Jauna, hazur guztiak koloka dodaz-eta, ikara bizian barrua.
E N D
SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak
6. SALMOA ERASOTUAREN NEGARRA
Jauna, ez ni zigortu zure hasarrean, ez ni zentzatu zure suminean. Erruki zakidaz, Jauna, makalduta nago-ta.
Osatu nagizu, Jauna, hazur guztiak koloka dodaz-eta, ikara bizian barrua. Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?
Arren, Jauna, libratu nagizu, salbatu heriotzatik, onbera zara eta. Hilda gero, ez da inor oroitzen zutzaz: hildakoen Egoitzan, nork goretsi Zu?
Ahulduta nago aienaka. Gauero malkoz bustitzen dot ohea, busti-busti eginda izten etzunlekua. Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zoritxarrez ahulduak.
Alde niregandik, gaizkileok, entzun daualako Jaunak nire negar-zotina. Bai, entzun dau nire erregua, onartu dau Jaunak nire otoitza.
Lotsatu beitez eta bildurtu nire arerioak! Egin begie atzera, bat-batean lotsaturik!
OTOITZA GUREKIN EGON ZAITEZ Mendiko haize ta eguzkitan gure poz eta osasun, arrisku eta estualdian Zu zaitugu gure lagun. GURE BIDERAKUSLE, JAUNA, IZAN ZAITEZ, DENAK BIZI GAITEZEN BETI ON EGINEZ. Olatu haundi beldurgarriak orroaka itsasoan, baina ez gara, Jauna, gu beldur, Zu zaude gure ondoan. Kale arteko joan etorri eta lanean gabiltza, eta Zuk, Jauna, dozu poztuten ta indartzen gure bizitza. Gurekin egon zaitez mendian, itsasoan eta kalean, gurekin egon zaitez lanean, gurekin, Jauna, jolasean. ABESTIA (“Jaunari” - J.J. Elezkano)