180 likes | 411 Views
6. GAIA. ESKUBIDE ERREALAK. EZAUGARRIAK. Beren titularrari, gauza baten gaineko boterea ematen diote Beste guztiek errespetatu behar dituzte Guztien gaineko eragina dute (erga omnes deiturikoa) Legeak eratzen du beren edukia Irauteko joera dute
E N D
6. GAIA ESKUBIDE ERREALAK
EZAUGARRIAK • Beren titularrari, gauza baten gaineko boterea ematen diote • Beste guztiek errespetatu behar dituzte • Guztien gaineko eragina dute (erga omnes deiturikoa) • Legeak eratzen du beren edukia • Irauteko joera dute • Formako eskakizunak dituzte eratu eta azkentzeko
SAILKAPENA • 1. Jabetza: eskubide erreal osoa • 2. Eskubide erreal mugatuak (beste baten gauzaren gainekoak, hain zuzen): • 1) Gozatzeko eskubide errealak • 2) Bermatzeko eskubide errealak • 3) Eskuratzeko eskubide errealak
JABETZA PRIBATUA • GARAPEN HISTORIKOA • KZren 348 art.”Jabetza da gauzak gozatu eta xedatzeko eskubidea, eta legean ezarritako mugapenak baino ez ditu” • GAURKO JOERAK • EKren 33. art.:”1. Jabego pribatua eta oinorde eskubidea aitortzen da. 2. Eskubide hauen funtzio sozialak hauen edukia mugatuko du legeen arabera” • Honi jabetzaren gizarte eginkizuna deitzen diogu, eta honako egintza hauetan islatzen da, alegia: • 1. Gizarterako balioa duten ondasunak ezabatzeko debekua • 2. Nahitaezko desjabetza • 3. Ondasunak erabili behar dira beren helburu ekonomikoaren arabera
ESKUBIDE ERREALAK ESKURATZEA • KZren 609. art.: “Jabetza eskuratzen da okupazioaren bidez. Ondasunen gaineko jabetza eta beste eskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira legearen bidez, dohaintzaren bidez, testamentuzko nahiz testamenturik gabeko oinordetza bidez, eta, zenbait kontraturen ondorioz, tradizio bidez. Haiek eskura daitezke, orobat, preskripzioaren bidez”
OKUPAZIOA • KZren 610. art. • “Okupazioaren bidez eskuratzen dira, berez atzemateko modukoak izanik, jaberik ez duten ondasunak, besteak beste, ehiza eta arrantzarako animaliak, ezkutuko altxorra eta bertan behera utzitako gauza higigarriak”. • Baldintzak: • A) Gauza fisikoki eskuratzea • B) Norberaren jabetzakoa egiteko asmoa
OKUPAZIOA • Ez dira honen artean kontuan hartzen bertan abandonaturiko higiezinak, Estatuarenak baitira. • Herri Administrazioren Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003ko Legeak ere hori berresten du.
OKUPAZIOA: Altxor ezkutua • KZren 352. art.: “Legearen ondoreetarako, altxorra da diruaren, bitxien nahiz beste edozein objektu baliotsuren gordailu ezkutu eta ezezaguna, baldin eta ezin bada jakin gordailu hori lege bidez nori dagokion (Altxorra aurkitua izan den lursailaren jabearena da. Aurkitu duena ez balitz lursailaren jabea, altxorraren balioa erdi bana dagokie) • Ondare Historikoari buruzko 1985 urteko Legeak hau aldatzen du eta ez du onartzen Ondarearen Historikoaren gauzak okupatzea • Herri jabariari dagozkion gauzak izanik aurkitzen duenak eta lursailaren jabeak sari gisa gauzaren balioaren erditik banatu beharko dute, aurkitu duenak ez balitz lursailaren jabea
AURKIKUNTZA • KZren 615 eta 616 art.ak • “Norbaitek altxorraz bestelako gauza higigarri bat aurkitzen badu, hori iztuli behar dio aurreko edukitzaileari”. • “Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako alkatearen zainpean utzi beharko du berehala” • Bi urteko epean gauza galdu duena jasotzera agertzen ez bada, aurkitu duenak gauza edo horren balioa eskuratzeko eskubidea du • Jabea agertuko balitz, ordea, lehengo 12 euroko %10a eta hortik gainerakoaren %5aren balioko saria jasotzeko eskubidea izango du
KONTRATU BIDEZ ESKURATZEA • KZren 609 art. Ikus. • “Titulu eta modu” deituriko teoria. • Titulu=kontratua • Modua=ematea Beraz, Kontratu+ematea (“traditioa” kontratuaren gauza ematea baita). Emateko modu horiek 1462 eta 1464 arteko art.etan daude a)Emate fisikoa b)Emate espiritualak: Emate sinbolikoa Emate instrumentala: KZren 1462.2 art.aren arabera: “Salmenta eskritura publikoaren bidez egiten denean, baliokodeak izango dira eskritura egitea eta kontratuaren objektu den gauza ematea, baldin eta eskritura horrek aurkakoa erakutsi edo ondorioztatzen ez bado argi eta garbi”
USUKAPIOaren bidez eskuratzea • Edukitzea denbora batez mantentzeak edukitzailea jabe bihur dezake • Edukitzeak usukapiorako eragingarria izan dadin, honako baldintzak izan behar ditu: • i) Jabe gisa izatea • ii) Publiko edo agirikoa izatea • iii) Baketsua • iv) Etenik gabekoa izatea
USUKAPIO ARRUNTA • Baldintzak: • A) Onustea :“Edukitzailearen onustea da horrek uste izatea gauza zein pertsonaren eskutik jaso eta pertsona hori gauzaren ugazaba zela eta horren jabaria eskualda zezakeela” (KZren 1950 art.) • B) Bidezko titulua: edukitzaileak bidezko titulu batean oinarria izango du, honako hau akastuna izan arren.
EDUKITZEA • Edukitzerik gabeko titulartasuna • Titulartasunik gabeko edukitzea • KZren 446 art. “Edukitzaile orok eskubidea du bere edulitza errespetatua izan dadin; eta, hari edukitzan hnahasmendua eraginez gero, edukitza bera babestu edo hori edukitzaileari itzuli beharko zeio, prozedura-legeek ezartzen dituzten bideak erabiliz”
Usukapiorako epeak A) Arrunta (onuste eta bidezko tituluarekin) • 1. Ondasun higigarriak: 3 urte • 2. Ondasun higiezinak: 10 urte (eskubidea galtzen duena absentea balitz 20 urte) B) Apartekoa: 1. Ondasun higigarriak 6 urte 2. Ondasun higiezinak 30 urte
EDUKITZAREN BABESA • Prozedura Zibilari buruzko Legearen 250. art.an agertzen edukitzailearen auzi babesa, ahozko prozeduraren bidez. • Horrezaz gain baditu ere bere aldeko presuntzioak
Edukitzailearen aldeko presuntzioak • 1. KZren 448. art.: “Ugazaba moduan edukitza duenak bere mesederako du edukitzeko titulu zuzena duelako lege-presuntzioa, eta ezin da pertsona hori behartu titulua erakustera”. • 2. KZren 434 art. “Onustea badela uste da beti, eta edukitzailea gaitzusteduna dela baieztatzen duenari dagokio hori frogatzea””. • 3. KZren 459 art. “ Oraingo edukitzaileak egiaztatzen badu iraganean edukitza izan duela, bitarteko denboran ere edukitzaile izan dela uste da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean””
Presuntzioak • Prozedura Zibilari buruzko Legean honela arautzen dira,385 art.an • “1.Presuntzio bat onuratzen duenak ez du frogatu behar izango harek aurreikusten duen egitatea egiazkoa dela • 3. Legeek ezarritako presuntzioek aurkako froga onartzen dute , legeak berak hori debekatzen ez duen bitartean”. • Honek esan nahi du presuntzioaren aurkako egitatea defendatzen duenak frogatu beharko du horrela dela. • Hala ere kontrako froga onartzen dutenez, honako presuntzio hauek “iuris tantum” modukoak dira.