190 likes | 367 Views
8. GAIA. OBLIGAZIOEN BERRIZTATZEA eta AZKENTZEA. OBLIGAZIOAK AZKENTZEKO ERAK. KZren 1156 art.an daude “ Betebeharrak azkentzen dira: Ordainketa edo betetzeagatik Zor den gauza galtzeagatik Zorra barkatzeagatik Hartzekodunaren eta zordunaren eskubideak bateratzeagatik
E N D
8. GAIA OBLIGAZIOEN BERRIZTATZEA eta AZKENTZEA
OBLIGAZIOAK AZKENTZEKO ERAK • KZren 1156 art.an daude “ Betebeharrak azkentzen dira: • Ordainketa edo betetzeagatik • Zor den gauza galtzeagatik • Zorra barkatzeagatik • Hartzekodunaren eta zordunaren eskubideak bateratzeagatik • Konpentsazioagatik • Berritzeagatik”
ORDAINKETA edo BETETZEA • Definizioa: zor den betebeharrak eskatzen duen ekintza betetzea. • KZren 1157 art: “Zorra ordainduta dagoela ulertuko da oso-osorik betebeharraren mendeko gauza eman edo pretazioa egiten denean”
SUBJEKTUAK • Ordainketa egiteko ahalmena dutenak: • 1. Zordunak berak (KZren 1160 art.) • 2. Bere ordezkariak (KZren 1158 art.) • 3. Subrogatzen den hirugarren batek (berreskuratzeko akzioa) • Hartzeko ahalmena dutenak • 1. Hartzekodunak berak • 2. Bere ordezkariak • 3. Mandatari batek • 4. Ustezko hartzekodun batek (KZren 1164 art.) • “Kredituaren edukitza duenari onustez egindako ordainketak zorduna askatuko du”
ORDAINKETAREN EZAUGARRIAK • A) Identitatea (KZren 1166 art.) • “Gauzaren zordunak ezin du bere hartzekoduna behartu beste gauza bat jasotzera, nahiz eta gauza horren balio zor den bestekoa izan” • B) Osotasuna (KZren 1169 art.) • “Kontratuak esanbidezko baimenik ematen ez duen bitartean, ezin izango da hartzekoduna behartu betebeharraren mendeko prestazioak zati batez jasotzera”
ORDAIKETAREN INGURUABARRAK • Ordainketaren inguruabarrak: • Tokia eta denbora: aurreikusitako tokian eta berandutzarik gabe bete behar dira obligazioak. • Ordainketaren ondorioak: • 1. Obligazioa azkentzen du • 2. Ordainketaren gastuak zordunarenak dira
Ordainketaren froga • Froga bitarteak (PZLren 299 art.) • 1. Alderdien galdeketa • 2. Agiri publikoak • 3. Agiri pribatuak • 4. Adituen txostenak • 5. Epailearen ikusketa • 6. Lekukoen galdeketa • Ordainketaren froga • - Zordunari dagokio (norbaitek zerbait baieztatzen badu berari dagokio esandakoaren froga) • - Hartzekodunak emandako ordainagiria (KEDLO) • Kontsumitzaile eta Erabitzaileen Defentsarako Lege Orokorra
BESTELAKO ORDAIKETA MOTAK (I) • 1. Ordainketak egoztea (KZren 1172-1174 art.ak) • “Hartzekodun berberaren mesederako espezie bereko zor batzuk dituenak adieraz dezake, ordainketa egitean, zeorretatik zeini aplikatuko zaion ordainkea hori”. • 2. Subrogazioa:Hirugarrengo batek zordunaren ordez egiten du ordainketa (KZren 1212 art.) • “Subrogazioaren bidez, subrogatuari kreditua eskualdatzen zaio, horri erantsitako eskubide guztiekin batera zordunaren aurka….”
BESTELAKO ORDAINKETA MOTAK (II) • 3. Ordezko ordainketa (KZren 1175 art.) • “Zordunak bere ondasunak laga diezazkiete hartzekodunei, zorren ordainean”. • 4. Zainpean jartzea (KZren 1176-1181 art.ak) • “Ordainketaren eskaintza hartzekodunari egin eta horrek, inolako arrazoirik gabe, onartzen ez badu, zorduna erantzukizunetik aske geratuko da zor duen gauza zainpean utziz”
OBLIGAZIOAK AZKENTZEKO BESTE BIDE BATZUK (I) • Ikus lehen aipatutako 1156. art.): • 1. Zor den gauzaren galera (KZren 1182-1186 art.ak) • “Gauza zehatza emateko betebeharra azkenduta geratuko da, gauza galdu edo suntsitzen denean zordunaren errurik gabe eta zorduna berandutza egoeran jarri aurretik”. • 2. Zorra barkatzea (KZren 1187-1191 art.ak) • 3. Konpentsazioa (KZren 1195-1202 art.ak) • “Konpentsazioa gertatuko da, bi pertsona, nor bere eskubidez, elkarren hartzekodun eta zordun direnean”
OBLIGAZIOAK AZKENTZEKO BESTE BIDE BATZUK (II) • 4. Nahasketa (KZren 1192-1194 art.ak). • Betebeharra azkenduta geratuko da, pertsona berberarengan hartzekodun eta zordun izaerak pilatzen direnean • 5. Aldaberritzea (KZren 1203-1213 art.ak) • “Betebehar bat beste batekin ordezkatu eta, onorenez, aurrekoa azken dadin, nahitaezkoa da hori argi eta garbi adieraztez, edo, betebehar zaharra eta berria zeharo bateraezinak izatea”
OBLIGAZIOEN EZ BETETZEA • Definizioa • - Betebeharra osorik bete gabe utzi • - Betebeharra zehazki ez betetzea • - Zati batean bete gabe utzi • - Atzerapena betetzerakoan • - Toki ezberdin batean betetzea
KALTE ORDAINAK EZ BETETZEAGATIK • KZren 1101 art. • “Eragindako kalte galeren ordaina eman behar dute euren betebeharrak betetzean doloz nahiz zabarkeriaz jarduten dutenek edo berandutza egoeran jarri direnek, bai eta edozein modutan beteneharrekon edukia urratzen dutenek ere”. • Ezinbesteko eta ezusteko kasu bategatik betetzen ez duenak ez du erantzukizunik izango: KZren 1105. art: • “Legeak beren beregi aipatzen dituen kasuetatik kanpo, eta betebeharrak berak adierazten dituenetatik kanpo, inork ere ez du erantzukizunik izango, aurreikusi ezin diren gertaerengatik edo, aurreikusita ere, sahiestezinak direnengatik.”
EZINBESTEKO ETA EZUSTEKO EZ BETETZEA • A) Errua suposatzen da, beraz ezinbesteko edo ezusteko kasua dela adierazten duenak frogatu beharko du. • B) Obligazioa betetzen ez denean zordunak frogatu beharko du ez dela errua edo zabarkeriarik egon • C) Aipatu kasu bietan ez du erantzukizunik izango zordunak • D) Arrazoia: oztopo gaindiezina izan dela obligazioa betetzeko
ERRUA ETA ZABARKERIA • Arrazoia: Zordunak behar bezala jokatu balu obligazioa beteko lukeen. Kalte ordaina aurreikus daitezkeen kalteak soilik izango da: KZren1107 art.: • “Zordun onustedunak kalte-galeren gaineko erantzukizuna du, kalte-galera horiek betebeharra eratzean aurreikusi badira edo aurreikusteko modukoak izan badira, eta kalte-galerok haren betezte-azaren nahitaezko ondorio badira”. • Erruaren mailaren arabera egotziko dira KZren 1103 art: • “Zabarkeriak eratorritako erantzukizuna ere eskatzeko modukoa da edozein motatako betebeharretak betetzean; alabaina auzitegiek erantzukizun hori molda dezakete kasuan-kasuan.
NAHITA EZ BETETZEA. DOLOA • KZren 1102 • “Doloak eratorritako erantzukizuna galdatzeko modukoa da betebehar guztietan. Deuseza da erantzukizun hori gauzatzeko akzioari uko egitea. • Doloa ematen da zordunak beren-beregi uko egiten dio obligazioa betetzeari • Asmo txarrez • Kalte guztiak ordaindu beharko ditu: KZren 1107.2 art: • “Dolo kasuetan zordunak erantzukizuna izango du betebeharraren betetze-ezak agerian eratotzen dituen kalte-galera guztien gainean” • Auzitegiek ezin izango du erantzukizuna moldatu, doloa ez baita larria edo arina.
ZORDUNAREN BERANDUTZA (I) • Definizioa: Hartzekodunaren galdatzeagatik larritzen den zordunaren atzerapena. • Baldintzak: • 1. Eman edo egiteko obligazioa • 2. hartzekodunaren galdatzea • 3. Betebeharrekoa izatea obligazioa • 4.Atzerapena zordunaren errua izatea.
ZORDUNAREN BERANDUTZA (II) • KZren 1100 art.: • “Berandutza egoeran jartzen dira gauzaren bat eman edo zerbait egiteko betebeharra dutenak, noizik eta hartzekodunak horiei epaiketa bidez nahiz epaiketarik kanpo euren betebeharraren betetzea eskatzen dien unetik”.
BERANDUTZAREN ONDORIOAK • Kalte-galerak ordaindu beharko ditu zordunak (KZren 1101 art.) • Diruko obligazioetan ordaina diruaren korrituak izango dira: • KZren 1108 art.: “Betebeharra bada diru kopuru bat ordaintzea, eta zorduna berandutza egoeran jarri bada, kalte-galeren ordaina izango da, aurkako itunik izan ezean, kasuan-kasuan hitzartutako korrituak ordaintzea, eta, hitzarmenik ez badago, legezko korrituak ordaintzea” • Berandutza egoeran ezusteko eta ezinbesteko kasuetan ere izango du zordunak erantzukizuna