720 likes | 1.19k Views
2. Gaia. HAUR HEZKUNTZA. 2.1. HAUR HEZKUNTZA, HAUR ESKOLA ETA HAUR HEZITZAILEA. 2.1.1. HAUR HEZKUNTZA ZEIN TESTUINGURUTAN GARATZEN DA.
E N D
2. Gaia HAUR HEZKUNTZA 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.1. HAUR HEZKUNTZA, HAUR ESKOLA ETA HAUR HEZITZAILEA 2.1.1. HAUR HEZKUNTZA ZEIN TESTUINGURUTAN GARATZEN DA. Unitate honetan, hezkuntza formalaz arituko gara, hau da, gobernuek hezkuntza-sisteman instituzionalki arautzen eta antolatzen duten hezkuntzaz. Espainian, hezkuntza formala LOGSE-ren eta LOE-ren bidez araututa dago. 2. Gaia: Haur hezkuntza
0-3 urteko haurren hezkuntza formaleko etapa izendatzeko, bereizi gabe, haur-hezkuntza eta eskolaurreko hezkuntza terminoak erabiliko dugu. Halaber, haur-hezkuntza terminoa generikoki erabiliko dugu, haurtzaro osoari eta, batez ere, 6 urtera arteko haurrei dagozkien prozesu ez-formalak adierazteko (haurrentzako arreta-zentroak, udalekuak, etab.). 2. Gaia: Haur hezkuntza
Era berean, haur-eskola hezkuntza arautua ematen den lekuak (haurtzaindegia, eskola,...) adierazteko erabiliko dugu, eta hezkuntza-inguru formaletan zein ez-formaletan hezkuntza hori ematen duten profesionalei haur-hezitzaileak deituko diegu. Horren arabera, honako galdera hauek planteatu beharko ditugu: 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.1.1.1. ZER DA HAUR HEZKUNTZA EDO ESKOLAURREKO HEZKUNTZA? LOCE-ren arabera, eskolaurreko hezkuntzaren helburua lehen haurtzaroko haurrei hezkuntza eta laguntza ematea da. Beraz, lehenbizi termino horien esanahia eta edukiak ezarri beharko ditugu. a) Haur-hezkuntza edo eskolaurreko hezkuntza hezkuntzari dagokionez. Hezkuntzak giza prestakuntzan eta garapenean duen eginkizuna konplexua da. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Heztea jokabideren bat aldatzeko eta beste batzuk irakasteko pertsonengan eragitea dela esan dezakegu. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Baina, zer gertatzen da, eragina jaso behar duen pertsona 3 urtetik beherako haurra denean? Ezarri dugun definizioa zehaztu egin beharko da, jakina, zeren haurra osatzeko prozesuan baitago. Horregatik, haurtzaroko hezkuntza osoko garapenari dagozkion alderdi guztiak (biologikoa, kognitiboa, psikomotrizitateari dagokiona, adimenezkoa eta sozioafektiboa) sustatzeko haurrarengan eragitea da, gizarteratze pedagogikoari dagozkion esperientzietan oinarrituta. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Kontuan hartu behar da, halaber, gaur egun edukitzeak (informazio ugari izateak) jakiteak (informazioa prozesatzeko eta alde batera uzteko gaitasunak) baino garrantzi handiago duela. Joera informazio ugari edukitzea da eta ez prozesatzen edo alde batera uzten jakitea. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Horrez gain, orain kultura teknifikatuta dagoenez, egiten den guztiak neurtzeko eta zenbatzeko modukoa izan behar du, zeren bestela ez baita fidagarria. Horren ondorioz, gaur egun hazkuntza neurtu egiten da etengabe eta, askotan, pertsonen banakotasuna ahaztu egiten da eta estatistikaren normaltasunaren egia faltsuaren arabera neurtzen da, eta estatistika hori erreferentzia gisa baino ez da erabili behar, eta inoiz ez arau gisa. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Irizpide horiek kontuan hartuta, haurren osoko garapena ahalik eta orekatuena izateko hezkuntzako esku-hartzearen bidez sustatu behar diren alderdiak zehaztu behar ditugu. Horren arabera, garrantzitsuagoa da haurrak berez dituen gaitasunak indartuz jakiteari dagozkion gaitasunetan esku hartzeak, ezagutzak transmitituz edukitzeari dagozkion gaitasunetan esku hartzeak baino. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Eskolaurreko edo haurtzaroko etapak ezaugarri bereziak ditu hezkuntza-sistemaren barruan. Berezitasun horiek, aldi berean globala eta banakoa delako zehazten dira, eta haurrarengan eragiten dugunean, ez dugu dualtasun hori ahaztu behar: 2. Gaia: Haur hezkuntza
Haur-hezkuntza globala izatea oinarrizko printzipioa da, zeren ez baitugu garapen intelektuala, edo psikomotorea edo soziala soilik lantzen. Indar berdinaz esku hartu behar dugu garapen pertsonalari dagozkion alderdi guztietan. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Bestalde, ez dugu ahaztu behar haur-hezkuntza banakoa dela. Ezin dugu ekintza bera pertsona guztietan indar beraz erabili, zeren etapa honetan haur bakoitzaren nerbio-sistema desberdin heltzen baita. Gainera, kontuan hartu behar da, garapen psikologikoaren eta neurologikoaren prozesuan aldaketa eta erritmo desberdinak izaten direla. 2. Gaia: Haur hezkuntza
b) Eskolaurreko hezkuntza laguntzari dagokionez Eskolaurreko hezkuntza, historikoki, laguntza emateko izan da. Gurasoek ezin dutenean edo familian gabeziak daudenean haur txikiak zaindu behar izateak, haurrok hartzeko lekuak sortzeko gizarte-premia eragin du. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Bestalde, haur-hezkuntzako profesionalek ikusi dutenez, haur-eskolara sistematikoki joateak, haurrei heltze-prozesu pertsonala garatzen laguntzen die. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.1.1.2. ZER DA HAUR ESKOLAREN EGINKIZUNA? Haur-eskola hezkuntzaren hasiera gisa, hau da, pertsonen geroko ikaskuntzaren oinarri gisa, planteatu behar da. Beraz, eskolaren eginkizun garrantzitsuena, pertsonen heltzeko premiaren arabera heztea izango da, eta albo batera utzi behar dira, gurasoen premiak asetzeko haurrak gordetzea dela aldarrikatzen duten planteamenduak. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Ez dugu pentsatu behar eskolaren eginkizun garrantzitsuena kontzeptuak ikasteko lekua izatea denik, ezagutzak jasotzea bideratzen duten prozesu mentalak heltzen joateko lekua baizik. Eskolak elementu bideratzailea eta indartzailea izan behar du: 2. Gaia: Haur hezkuntza
Bideratzailea. Pertsonei hezteko behar dituzten tresnak eskaini behar dizkie. • Indartzailea. Haurraren gaitasunen garapena eta heldutasuna indartu behar ditu. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Haur-eskola ez da, beraz, informazioa eman eta giza garapena behatu besterik egiten ez duen elementu pasiboa, bitartekari soziala (komunikazio-eskemak sortuz, haurra kanpoarekin, bere errealitatearekin, lotzen duen elementua) eta suspertzaile psikologikoa (haurraren garapenaren “aztertzailea” eta “zuzentzailea”) baizik. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Giza garapenari buruzko teoriek, adin hauek aztertzen dituztenean eta izan daitezkeen jokabideak (besteak beste, mugimenduari, hizkuntzari, afektuari dagozkienak) eskematizatzen dituztenean, erantzunak piztearen eta inhibitzearen garrantzia adierazten dute. Haur-eskolak betetzen duen eginkizuna funtsezkoa da haurraren geroko garapenerako. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.1.1.3. ZEIN DA HAUR HEZITZAILEAREN EGINKIZUNA? Hezteko, sortzen diren egoeren araberako eginkizunak bete behar dira. Hasierako etapa honetako helburua haurrari laguntzea izan arren, hezitzailea ez da bitartekari hutsa, eginkizunik garrantzitsuena horixe bada ere. Hezitzailea ikuskaria ere bada, zeren, askotan, haurren jokabideen arabera jardun behar baitu. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Horrez gain, hezitzaileak jokabide-eremu berriak sustatu eta lehendik daudenak indartu egin behar ditu. Hezitzaileak bete behar duen beste zeregin bat, “normalak” ez diren jokabideak detektatzea da. Antzeko adineko haurren taldean dagoenez, jokabide-akatsak, akats sentsorialak edo kognitiboak konparatzeko eta detektatzeko aukera du. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Hezitzailearen esku-hartzeak honako ezaugarri hauek izan behar ditu: • Berariazkoa. Banakakoa den aldetik, pertsona bakoitzari behar duen arreta eskaini behar zaio, eta horretarako, hezitzaileak psikologia-arloetan ondo prestatuta egon behar du. • Zabala. Globala den aldetik, ez da jokabide baten arabera jokatu behar, pertsonaren ezaugarri guztiak aldi berean kontuan hartuta baizik. • Oso landua eta azkarra. Bere kargura dituen aurren behaketa sistematikoan oinarritutakoa, dagokionean, behar bezain azkar jarduteko. 2. Gaia: Haur hezkuntza
ARIKETAK 1. Azaldu, zure iritziz, pertsonaren garapen-prozesuan eskolaurreko hezkuntzak izan beharko lukeen eginkizuna. Azaldu, halaber, etapa horretan haur-eskolak eta hezitzaileek betetzen duten eginkizuna zein den. 2. Aztertu gure gizartean izan diren gizarte-aldaketa garrantzitsuenak eta azaldu aldaketa horiek haur-eskolan nola eragin duten. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.2. HAUR HEZKUNTZAREN HISTORIA Haur-hezkuntzaren historia XIX. mendearen erdialdean hasten da. Garai hartan hezkuntza funtsezkotzat jo zuten, pertsonen geroko garapenerako. Horren ondorioz, hazkuntzako etapa bakoitzean hezi daitezkeen elementuak zein diren aztertzen hasi ziren. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Ordura arte, haurrak medikoki baino ez ziren aztertzen, pertsona helduaren ataria baino ez ziren lehenbiziko urte horiek, gerora heldu indartsua izateko asmoz baino ez ziren aintzakotzat hartzen, eta, horregatik, oinarrizko premiak asetzeaz baino ez ziren arduratzen. 2. Gaia: Haur hezkuntza
XX. mendetik aurrera, hainbat diziplinatan egindako ikerketen ondorioz, haurtzaroa gizabanakoaren etapa zehatz bat bezala hartzeko ideia sendotu egin zen. Etapa horretan, gizabanakoa heldu eta garatu egiten da eta ingurunearen eragina jasotzen du. Beraz, haurtzaroa etapa hezigarritzat jotzen hasi ziren. Hori guztia, aldaketa soziologikoei eta hainbat korronteren, batez ere korronte psikologikoen eta pedagogikoen araberako ikerketei esker lortu zen. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.2.1. ALDAKETA SOZIOLOGIKOEN GARRANTZIA HAUR ESKOLAREN GARAPENEAN Haur-eskolak gizartean izan duen eginkizuna indartu egin da azken hamarkadetan, hainbat faktore soziologikoren eraginez. Emakumea lan-munduan sartzeko premia izan da. Horrekin batera, gurasoen ordezko lan garrantzitsuez arduratzen diren beste familia-kideak (aitona-amonak, osaba-izebak...) zeuden familia-taldeen zatikatzea ere aipa daiteke. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Gizartearentzat, haur-hezkuntzaren eginkizuna gabezia soziokulturalak konpentsatzea da. Haur-hezkuntzak, irudi hori, batez ere, lehenbiziko haur-eskoletan, hau da, haurtzaindegietan izan zuen. Zaintzeko kontzeptua ase beharreko lan-premiari eta gizarte-premiari dagokie. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Lan-premia emakumeak lan-munduan sartzearen ondoriozkoa da eta gizarte-premia haurraren hazkuntza eragozten duten egoeren, hau da, utzikeriaren, tratu txarren eta antzeko egoeren ondoriozkoa da. Egoera horien eraginez, haurra ez dago antzekoen baldintza beretan, eta, ondorioz, ezin da sozialki eta kulturalki egoki garatu. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.2.2. PSIKOLOGIAREN EKARPENAK HAUR ESKOLAN Psikologiak, eskola anitzen bidez, pertsonen berezitasunekin zerikusia duten alderdiak aztertzen ditu: adimena, nortasuna, soziabilitatea, etab. Azterketa horiek guztiak hezkuntza-abiapuntutzat eta helburutzat hartu dira haur-eskoletan. a) Psikologiaren ekarpenak haur eskolan: 2. Gaia: Haur hezkuntza
ARIKETAK 3. Bikotetan banatuta, haur-hezkuntzan gehien eragin duten psikologia-eskolen ideiei buruzko kontzeptu-mapa egin. 4. Hezkuntzaz arduratu diren irizpide psikologiko berriak aipatu eta azaldu irizpide horien ekarpenak. Egindakoa eskuz entregatu daiteke. Ondo egin ezkero ez da azterketan sartuko. 2. Gaia: Haur hezkuntza
ARIKETAK 5. Binaka, autore bakoitzari buruzko ideia garrantzitsuenak eskema bidez adierazi. Hau ordu biren barruan irakasleari entregatuko jako. Eskuz entregatu daiteke. Bestalde, zozketa bat egin ondoren, bikote bakoitzak autore bati buruzko aurkezpena landu eta gelakideen aurrean aurkeztuko du. Hau prestatzeko ordu bete emongo da. Ondo egin ezkero ez da azterketan sartuko. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.3. HAUR HEZKUNTZAREKIN LOTUTAKO IRAKASKUNTZA/IKASKUNTZA TEKNIKAK Haur-hezkuntzan ez da oso zuzena irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaz mintzatzea, askoz zuzenagoa da hezkuntza terminoa erabiltzea. Garrantzitsua da bereiztea, adin hauetan hezitzaile/bitartekari gisa egin beharreko zeregina haur jakin bati laguntzea, ingurunea erakustea eta haur hori motibatzea eta estimulatzea dela, eta ez helduek hautematen duten ingurunea ikas dezaten ahalegintzea. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Hezitzaileak, bere lana egiteko, 0-3 urteko haurraren heltze-prozesuan elkarreragiten duten hiru faktoreak aztertu behar ditu. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.3.1. HAURRA BERA • GARAPEN, HELTZE ETA IKASKUNTZARI BURUZKO TEORIAK Haurraren heltze-prozesuak zerikusi handia du ikaskuntzarekin; garapenarekin estuki erlazionatuta dagoela esan daiteke. Ikaskuntza ez da informazio-pilaketa gisa ulertu behar, gaitasun kognitiboen garapen gisa baizik, zeren gaitasun kognitibo horiek, nolabait, geroko kontzeptuak eraikitzeko aldez aurretiko baldintza izango baitira. 2. Gaia: Haur hezkuntza
IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN TEORIA Azken hamarkadan, ikasgelako ikaskuntzari dagokionez, egin izan diren zenbait metodologia-aldaketa D. Ausubel-en (1978) ikaskuntza esanguratsuaren teorian oinarritu dira. Ikaskuntza esanguratsua errepikapenen bidezko ikaskuntzari kontrajartzen zaio. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Ikaskuntza esanguratsua ikasleak aldez aurretik dakienarekin hautazkoa ez den eran eta funtsean lotzen dena da. Ausubel-en iritziz, ikasgeletan bi ikaskuntza-mota daude: • Jasotzen den ikaskuntzan, ezagutza bere hartan aurkezten da (ikaskuntza-motarik ohikoena da) eta haurrak ia errepikakorki bereganatu behar du. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Aurkikuntzaren bidezko ikaskuntzan, ordea, ikasleak ezagutza aurkitu egin behar du eta, berez, lehendik zituen ezagutzen arabera barneratu behar du. 2. Gaia: Haur hezkuntza
INFORMAZIOA PROZESATZEARI BURUZKO TEORIAK Kontzeptu berrien jabekuntzak, zenbait osagairen arabera egituratutako informazio-sistema baten barruan funtzionatzen du. Osagai horiek besteekin konektatzeko lekuan estrategikoki kokatuta funtzionatzen dute eta ikaskuntza burutzen dute, baina, halaber, konexio gurutzatuak ere egin daitezke, osagai berriak sortzeko. 2. Gaia: Haur hezkuntza
b)IKASKUNTZA-PROZESUARI BURUZKO IRIZPIDEAK Edozein ikaskuntza-prozesu erabili aurretik, honako alderdi hauek kontuan hartu behar ditugu: • Haur bakoitzak bere ikasteko estiloa eta erritmoa du. • Ikasi nahi denarekiko aldeko jarrera izanda baino ez da ikasten. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Ikasteko jarduera mental handia egin behar da • Ikasteko garapen kognitibo egokia behar da. • Autoestimua sustatu gabe ezin da ikasi. • Oinarrizko premiak aseta eduki behar dira. • Haur-hezkuntzan, haurra osotzat hartu behar da, unitate gisa ikusi behar da. 2. Gaia: Haur hezkuntza
2.3.2. HEZITZAILEA ETA IKASTETXEA Ikastetxeak, lekuari eta antolaketari etekinik onena aterata, egoera egokienak eskaini behar ditu, haurra ondo gara dadin. Eta hezitzaileak ikasteko makina martxan jartzen duen bitartekoa izan behar du. 2. Gaia: Haur hezkuntza
a) HAUR-ESKOLARI DAGOZKION ZENBAIT PRINTZIPIO • Ezagutza haurrak berak sortzen du, esperientziaren eta ahaleginaren bidez. • Hezitzaileak, beraz, haurra albo batera utzi gabe, ez du eragin behar. • Haurraren jarduera autonomoa positibotzat jo behar da. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Haurraren harreman pertsonal egonkorren balioa aintzakotzat hartu behar da. • Haur bakoitzak bere buruaren irudi positiboa izan dezan eta errealitatearen kontzientzia izan dezan lortu behar da. • Haurraren osasun fisikoa mantendu behar da, banakako arretaren bidez eta aurreko printzipio guztien arabera. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Hezitzaileak haur bakoitzak egunean egiten dituen jarduera guztien behaketa zehatza egin behar du. b) HEZI BEHARREKOA Hezitzaileek, hezkuntza-jardueran oinarrituta, haurraren garapen egokia lortzeko hezi behar diren alderdiei buruzko hausnarketa egin dute. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Haurrari dagozkion alderdi hezigarri guztiak, haurraren garapen ebolutiboaren araberakoak dira: 2. Gaia: Haur hezkuntza
Zentzumenak. Barneko eta kanpoko informazioa jasotzeko zentroa dira. Ikusmenaren, ukimenaren, entzumenaren, dastamenaren, usaimenaren eta zinestesiaren bidez sortzen diren sentsazio eta interkonexio ugariek, pertzepzioak sorraraziko dizkiote haurrari, eta pertzepzio horien bidez, haurrak sentikortasuna garatuko du alderdi guztietan eta, ondorioz, nortasunaren berariazko egitura sortuko du. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Mugimendua. Haurra inguruko errealitatea aldatzeko eta sortzeko gai den izaki autonomo bihurtzen duen elementua da. • Hizkuntza. Inguruarekin komunikatzeko elementua da. Keinu-mintzaira zein hitzen bidezko mintzaira pentsamenduaren egituraren zutabea dira. 2. Gaia: Haur hezkuntza
Pentsamendua. Gerora, adimena garatzen laguntzen duen gaitasun-multzoa da. Gaitasun horiek, besteak beste, honako hauek dira: behatzea, konparatzea, arreta jartzea, oroimena, logika... • Autonomia pertsonala. Haurrak bere kabuz moldatzeko eta helduen pareko autonomia lortzeko erabiltzen dituen ohiturak dira: esfinterrak kontrolatzea, higiene pertsonala, janztea eta eranztea, elikatzea, etab. 2. Gaia: Haur hezkuntza