1 / 18

10 GAIA

10 GAIA. KONTRATUAK. KONTZEPTUA. Kontratu hitzekin, bi pertsona edo gehiagoren arteko borondateen adostasuna adieraziz gero, kontratu egileen artean eskubide eta betebeharrak sortzen dira. KONTRATUAK AGINTZEN DITUEN PRINTZIPIOAK. 1. Forma askatasunaren printzipioa:

aerona
Download Presentation

10 GAIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. 10 GAIA KONTRATUAK

  2. KONTZEPTUA • Kontratu hitzekin, bi pertsona edo gehiagoren arteko borondateen adostasuna adieraziz gero, kontratu egileen artean eskubide eta betebeharrak sortzen dira.

  3. KONTRATUAK AGINTZEN DITUEN PRINTZIPIOAK • 1. Forma askatasunaren printzipioa: • KZren 1278 art.: Kontratuak bete beharrekoak izango dira, horiek egiteko forma edozein izanik ere • 2. Edukiaren askatasunaren printzipioa • KZren 1255 art.: Kontratugileek ezar ditzakete euren ustezkomenigarri diren itun, klausula eta baldintzak, ez badira legeen, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak

  4. KONTRATUAREN OSAGAIAK • KZren 1261 art.: • A) Adostasuna • B) Objektu zehatza • C) Kontratuak ezarritako betebeharren karia

  5. OINARRIZKO ARAUAK • KZren 1254 art. • Kontratua bada izan, pertsona bat edo gehiagoados daudenetik, beste pertsona bati edo batzuei begira, euren burua gauzaren bat ematea edo zerbitzuren bat egitera behartzeko • KZren 1258 art. • Kontratuak burutzen dira adostasun hutsaren bitartez, eta harrezkero bete beharrekoak dira, bai beren beregi itundutakoa betetzeari begira, baita, kontratuaren izaeraren arabera, onuste, usadio eta legearekin bat datozen ondorio guztiei begira ere • KZren 1091 art. • Kontratuetatik sortzen diren betebeharrek lege-indarra dute, alderdi kontratugileen artean, eta betebeharrekok kontratu horien arabera bete behar dira.

  6. ONARPENA • Alderdien gaitasuna: KZren 1263. art: • Ezin dute adostasunik eman • 1. Adingabeko ematzipatugabeek2. Ez gaituek

  7. BORONDATEAREN AKATSAK:ERRAKUNTZA (I) 1. Onarpenaren errakuntza: “lapsus linguae” deiturikoa, ez du uzten kontratua burutzea 2. Adostasunaren errakuntza: KZren 1266 art. • Okerrak adostasuna baliogabe dezan, oker hori kontratuaren objektu den gauzaren muinari buruzkoa izan behar da, edo gauza horren baldintzei buruzkoa, baldintzok kontratua egiteko arrazoi nagusiak izan badira. • Pertsonari buruzko okerrak kontratua baliogabetuko du, kontratu egiteko arrazoi nagusia izan denean pertsona hori kontuan hartzea. • Kontuaren gaineko oker soilak oker horren zuzenketa besterik ez dakar.

  8. BORONDATEAREN AKATSAK: ERRAKUNTZA (II) • Ezin izango da kontratua baliogabetu honako kasu bat balitz errakuntza: • A) Kontratatzeko arrazoiak • B) Kontuen gaineko errakuntza • Baldintzak: • 1. Muinekoa izatea • 2. Saihestezina izatea

  9. BORONDATEAREN AKATSAK: DOLOA (IRUZURRA) (I) • Alderdi kontratatzaile batek erabiltzen duen iruzurra bestea kontratatzera eramateko • Kode Zibileko arauak • 1269 art. • Doloa bada izan, kontratugile batek, hitz edo azpijokoen bidez, bestea bultzatzen duenean kontratua egitera eta hitz edo azpijokorik izan ez balitz, kontratugileak ez bazukeen kontratu hori egingo  • 1270 art. • Doloak kontratuen deuseztasuna ekar dezan, dolo hori astuna izan behar da, eta kontratugileetatik batek ere ez du erabil behar. • Gertatze bidezko doloa erabiltzen duena behartuta dago kalte-galeren ordaina ematera bakarrik

  10. KONTRATUA DEUSEZTATZEN DU Dolus malus: IRUZURRA, horretarako borondatea izatea Dolo eragilea: dolo astuna da hau, iruzur hori gabe kontratua ez zen egingo EZ DU KONTRATUA DEUSEZTATZEN Gertatze bidezko doloa: Ez da kontratua egiteko arrazoi bakarra baina kontratua burutzea laguntzen du. Bakarrik sortarazten du kalteak ordaintzeko beharra. Dolus bonus: gauza edo zerbitzu baten onurak gehiegi azpimarratzea komunikabideetan BORONDATEAREN AKATSAK: DOLOA (II)

  11. BORONDATEAREN AKATSAK: DOLOA (III) • DOLOAREN BALDINTZAK: • 1. Legearen aurkako egitatea • 2. Kontratugileren batek izan behar du soilik iruzurra erabili duena • 3. Borondatea • 4. Eragile eta astuna • 5. Errakuntza sortarazten du beste kontratugilearengan

  12. BORONDATEAREN AKATSAK: INDARKERIA • KZren 1267.1 art. • 1267 art. • Indarkeria bada izan, indar jasanezina erabiltzen denean adostasuna lortzeko • Baldintzak: • Indarkeria fisikoa • Indar jasanezina

  13. BORNDATEAREN AKATSAK: LARDERIA • KZren 1267.2. art. • Larderia bada izan, kontratugileetako bati beldur zentzuzko eta oinarriduna eragiten zaionean, kontratugile horrek berak edo haren ondasunek nahiz beraren ezkontideak, ondorengoek edo aurrekoek eurek nahiz haien ondasunek hur-hurreko kalte larria jasango duelako. • Larderia kalifikatzeko, pertsonaren adina eta izaera izan behar dira kontuan. • Pertsona zehatz batzuei mendetasuna eta errespetua zor eta horiek nahigabetzeko beldurrak ez du kontratua deuseztatuko

  14. OBJEKTUA • KZren 1261 art. • Merkataritzatik kanpo ez dauden gauza, ondasun eta zerbitzu guztiak • Etorkizuneko gauzak izan daitezke • Zehaztuta izan behar dute

  15. KAUSA • KZren 1261 art. • Kontratuaren helburu ekonomikoa da. • Kontratugile bakoitzarentzat, lortzen duen interesa da, beste kontratugileek ematen diona, egiten dion prestazioa edo emango diona • Nahiz eta beren beregi ez agertu kontratuan, han dago beti. • Zilegia da aurkakorik frogatzen ez den bitartean

  16. FORMA (I) • Kontratu mota bi hauetan, funtsezkoa da, hau da kontratua deuseza da ez bada betetzen • A) Hipoteka kontratua • B) Higiezinen dohaintza • Biak eskritura publikoetan islatu behar dira

  17. FORMA (II) • Besteentzat, KZren 1280 art: • Agiri publikoan agerrarazi beharko dira: • 1 Ondasun higiezinen gainean eskubide errealak2. Ondasun horien berorien gaineko errentamenduak, horiek sei urtekoak edo hortik gorakoak badira eta hirugarrenari kalte egin behar badiote..3. Ezkontzako itunak eta horien aldarazpenak • 4. Jarauntsi eskubideak edo ezkontzako sozietatearen eskubideak laga, arbuiatu eta horiei uko egitea.5. Ezkontza egiteko ahalordea, auzietarako ahalorde orokorra eta epaiketan aurkeztu beharreko ahalorde orokorrak • Halaber, gainerako kontratuak idatziz agerrarazi beharko dira, nahiz eta idazkia pribatua izan, baldin eta 1.500 pezetatik gorakoa bada kontratugile bati edo biei dagozkien prestazioen kopurua.

  18. KONTRATUAREN ERAKETA: ESKAINTZA ETA ONARPENA • Adostasuna: eskaintza eta onarpenaren ondorioa • Publikoari oro har egindako eskaintza • Eskaintza mantentzeko denboraldi bateko hitz emana • Prestatzeko kontratua

More Related