360 likes | 491 Views
Gurasoen hasierako ebaluaketa 2009-2010 Ikasturtearen txotena orokorra. GALTZAGORRI ELKARTEA 2010ko Ekainaren 20a. Sarrera. Txosten honetan Bularretik Mintzora egitasmoaren gurasoen hasierako galdekizunen emaitza orokorrak aurkezten dira.
E N D
Gurasoen hasierako ebaluaketa2009-2010 Ikasturtearen txotena orokorra GALTZAGORRI ELKARTEA 2010ko Ekainaren 20a
Sarrera • Txosten honetan Bularretik Mintzora egitasmoaren gurasoen hasierako galdekizunen emaitza orokorrak aurkezten dira. • Ebaluazio hau 2009ko abenduaren eta 2010 otsailaren bitartean burutu da Euskal Herriko 5 herritan: • Amurrio • Ermua • Iurreta • Oñati • Tolosa • Galdekizunak, 5 herri horietako 18 eskoletan banatu dira haurtzaindegi (0-2 urte) eta eskolaurre mailako (2-6 urte) haurren guraso guztiei. • Guztira, 2.212 galdekizun dira. Horietatik, 1.138 gurasoerantzun dute, (% 51,5ak).
Galdekizunen banaketa • % 51,4ak bete du galdekizuna
Hasierako galdekizunaren helburua • Gurasoek zer ohitura eta joera dituzten haurrekin irakurketa lantzerakoan, Haur Literaturako baliabideei buruz zer ezaguera maila duten eta zer espero duten Bularretik Mintzora egitasmoarekin jakitea da. • Hasierako galdekizunarekin “oinarrizko abiapuntua” identifikatzen da, gerora egitasmoaren eraginkortasuna aztertzeko.
Metodologia • Hasierako egoera ebaluatzeko, galdekizun bat sortu da. Honetan, aldagai batzuk kontutan hartu dira: • Haurren datuak • Gurasoen datuak • Bularretik Mintzora egitasmoarekiko itxaropenak • Irakurketarekiko jarrerak • Kontakizunaren jarduera haurrarekin • Haur Literaturako baliabideen ezagutza maila • Narraziorako baldintzak – inguruarena, gurasoena – • Liburutegiaren erabilpena • Guztira 24 galdera ditu (mota ezberdinetakoak) • Galdekizunak, 18 eskoletan banatu dira, instrukzio orriarekin batera. Epe bat eman ondoren jaso dira, datuak bildu eta estatistikoki tratatuak izan dira. Txosten honetan azaltzen dira prozesu horren emaitzak.
Haurren adina (%) • 3-6 urteko haurrak % 90a dira • 1-2 urteko haurrak %10a bakarrik
Gurasoen ikasketa maila (%) • Lanbide Heziketa: - Amen artean, % 25a - Aiten artean, % 38a • Diplomatura eta Lizentziatura: • - Amen artean, % 43,9a • - Aiten artean, % 25,2a Aitek ikasketak “praktikoak” gehiago dituzte (LH) eta amek erdi eta goi mailako ikasketak Gehiengoak, Lanbide Heziketa (% 31,5a) eta Lizentziatura ikasketak (% 19,9a) dituzte
Bularretik Mintzora egitasmoaren itxaropenak (%) • % 66,3ak estimulatzeko estrategiak eskuratzeko eraginkorra izango dela dio • % 53,4ak komunikazio afektiboa indartuko duela haurrarekin uste du • % 43,4ak HL-ko baliabideak ezagutzeko eraginkorra izango dela dio • % 18,8ak haurraren ahozko garapenari buruzko aholkuak eskuratzeko • Gurasoen itxaropenak • estimulazioaren, • harreman afektiboaren • eta LH-ko baliabideen • aldetik doaz • Ahozkotasuna buruzko • interesa azkena da
Irakurketaren goiztiartasunaren garrantzia (%) • % 92,5ak uste du jaio berritik hasi behar dela irakurketa lantzen
Irakurketaren eragina garapenean (% haztatuetan) • % 20,6ak irudimena eta fantasia gararaziko diola haurrari uste du • % 18,2ak gozatzeko momentuak eskainiko dizkiola • % 16,8ak sentikortasun emozionala gararaziko diola • % 16,6ak gaitasun linguistikoa gararaziko diola • % 14,4ak ezaguera gehiago edukitzen lagunduko diola
Irakurtzearen zergatiak (%) • % 79,4ak ongi pasatzeko dela diote • % 54,2ak gauzak irakasteko • % 31,3ak Jolasteko • % 20,3ak irakurtzen irakasteko • % 19,8ak distraitzeko Plazera lortzea, haurra estimulatzea eta jolastea dira irakurtzearen zergati garrantzitsuenak
Sehaska kantak abestu (%) • % 33,3ak kantatzen dizkiote sehaska kantak haurrei • % 66,7ak ez diote sehaska kantarik kantatzen
Ipuinak kontatzearen maiztasuna (%) • % 76ak sarritan edo egunero ipuinak kontatzen dizkiete • % 22,2ak batzuetan kontatzen dizkiete ipuinak • % 1,5ak noiz edo noiz kontatzen dizkiete • % 0,2ak inoiz ez dizkiete kontatzen
Kontakizunaren iraupena (%) • % 65,4ak ipuinak irauten duena erantzuten dute • % 21,2ak ez diote jartzen denbora mugarik haurrari • % 8,7ak bakarrik denbora muga bat jartzen diote Orokorrean, gurasoek ez dute kontutan hartzen haurraren arretari eusteko gaitasuna
Kontakizunaren unea (%) • % 67,8ak lo hartu aurretik kontatzen dute ipuina • % 25,4ak edozein momentuan • % 18ak haurrarekin jolasten ari direnean • % 7,5ak eguneroko zainketekin elkartzen dute ipuina Orokorrean, ipuinaren kontaketa haurra lokartzearekin elkartzen da
Nork kontatzen ditu ipuinak (%) • % 87an amak kontatzen du • % 48,2an aitak kontatzen du • % 11an amonak-amamak • % 2,6an aitona-aititak • % 2,4an zaintzaileak edo beste pertsonak Gehienbat, kontakizunaren jarduera emakumeen esku dago
HL-ko baliabideen erosketa (%) • % 60ak batzuetan erosten dituzte • % 31,5ak sarri • % 6,2ak gutxitan • % 2,3ak inoiz ez
HL-ko baliabideak nork aukeratzen ditu (%) • % 74,6agurasoak aukeratzen dituzte • % 31,5a seme-alabek
Irizpideak HL-ko baliabideak aukeratzerakoan (%) • % 58,7ak istorioarengatik aukeratzen dituzte • % 36ak irudiengatik • % 14ak testuengatik Gurasoek garrantzia gehiago ematen diote istorioari eta irudiari testuari baino
HL-ko baliabideen adina egokiaren informazioa (%) • % 47,7ak informazio gutxi du • % 41ak informazio nahikoa du • % 7,3ak ez du informaziorik • % 4,1ak informazio asko du Guraso gehienek informazio gutxi du Haur Literaturako baliabideen adina egokitasunari buruz
Haur Literaturari buruzko informazioa (Web orriak, liburu gomendagarriak,…) (%) • % 75,3ak ez du informaziorik edo informazio gutxi du • % 24,7ak informazio asko edo nahikoa du Orokorrean, informazio falta handia dago gurasoengan Haur Literatura buruzko informazioan
Ipuinak kontatzeko estrategiak (%) • % 64,2ak irudiak erakutsi eta komentatzen ditu • % 56,7ak testua irakurtzen du • % 15,5ak ahoz kontatzen du, libururik erabili gabe • % 2ak keinuak erabiltzen ditu kontatzerakoan Orokorrean, ipuinak kontatzeak testuarekin eta ahozkotasunarekin baino irudiarekin elkartuta dago
Inguruko baldintzen kontrola (%) • % 83,5ak haurraren arreta erabatekoa izatea kontrolatzen dute • % 67,1ak erabateko isiltasuna egotea • % 47,8ak erlaxaturik eta motibaturik egotea gurasoak beraiek Orokorrean, gurasoek gehiago arduratzen dira haurraren arreta kontrolatzen, inguruaren isiltasuna edo bere egoera propioa baino
Haurren arreta: denbora (%) • % 60,2ak ipuinaren arabera arretaz egoten dira • % 14,2ak 5-10 minutu • % 11,4ak 10 minutu baino gehiago • % 10,5ak 3-5 minutu • % 3,7ak 3 minutu baino gutxiago • Gehienek, arreta ipuinarekin • lotzen dute • Emaitza horiek haurraren • adinarekin baldintzatuak • daude; zenbat eta adin • handiago izan, orduan eta • arreta mantentzeko ahalmena • gehiago izango du haurrak
Ahozko trebetasunak (%) • % 73,8ak egoki samar erabiltzen dituzte • % 12,9ak ez hain egoki • % 12,6ak oso egoki
Ez ahozko trebetasunak (%) • % 61ak egoki samar erabiltzen dituzte • % 28,6ak ez hain egoki • % 7,7ak oso egoki • % 2,6ak ez dituzte modu egokian erabiltzen Orokorrean, gurasoek ahozko trebetasunak maiztasun gehiagorekin erabiltzen dituzte ez ahozko trebetasunak baino
Liburutegietara joatea (%) • % 50,3ak joaten dira • % 49,7ak ez dira joaten
Liburutegietara joatearen maiztasuna • % 50,1ak hilean behin edo bi aldiz • % 31,9ak maiztasun handiarekin erabiltzen dute liburutegia (astean behin edo astean bizpahiru aldiz) • % 17ak urtean hiruzpalau aldiz bakarrik
Maileguaren erabilpena (%) • Liburutegietara joaten diren artean, %49,5ak mailegua erabiltzen dute • Guraso guztien artean, %24,9ak bakarrik erabiltzen dute mailegua
Maileguaren baliabide mota (%) • % 46ak ipuinak maileguan hartzen dituzte • % 36,6ak bideoak, DVDak eta joko interaktiboak • % 1,4ak bakarrik haur poesia • “Teknologia berrien” • baliabideak ia • ipuinak bezain beste • mailegatzen dira • liburutegian • Haur poesia oso • gutxi mailegatzen da