360 likes | 502 Views
Gurasoen hasierako ebaluaketa 2009-2010 Ikasturtearen txosten orokorra. GALTZAGORRI ELKARTEA 2010eko ekainaren 20a. Sarrera. Txosten honetan Bularretik Mintzora egitasmoaren gurasoen hasierako galdekizunen emaitza orokorrak aurkezten dira.
E N D
Gurasoen hasierako ebaluaketa2009-2010 Ikasturtearen txosten orokorra GALTZAGORRI ELKARTEA 2010eko ekainaren 20a
Sarrera • Txosten honetan Bularretik Mintzora egitasmoaren gurasoen hasierako galdekizunen emaitza orokorrak aurkezten dira. • Ebaluazio hau 2009ko abendua eta 2010eko otsaila bitartean burutu da Euskal Herriko 5 herritan: • Amurrio • Ermua • Iurreta • Oñati • Tolosa • Galdekizunak 5 herri horietako 18 eskoletan banatu dira, haurtzaindegi (0-2 urte) eta eskolaurre mailako (2-6 urte) haurren guraso guztiei. • Guztira, 2.212 galdekizun banatu dira. Horietatik, 1.138 gurasokerantzun dute, (% 51,5ak).
Galdekizunen banaketa • % 51,5ak bete du galdekizuna
Hasierako galdekizunaren helburua • Gurasoek zer ohitura eta joera dituzten haurrekin irakurketa lantzerakoan, Haur Literaturako baliabideei buruz zer ezaguera maila duten eta zer espero duten Bularretik Mintzora egitasmoarekin jakitea da. • Hasierako galdekizunarekin “oinarrizko abiapuntua” identifikatzen da, gerora egitasmoaren eraginkortasuna aztertzeko.
Metodologia • Hasierako egoera ebaluatzeko, galdekizun bat sortu da. Honetan, aldagai batzuk kontuan hartu dira: • Haurren datuak • Gurasoen datuak • Bularretik Mintzora egitasmoarekiko itxaropenak • Irakurketarekiko jarrerak • Kontakizunaren jarduera haurrarekin • Haur Literaturako baliabideen ezagutza maila • Narraziorako baldintzak – inguruarena, gurasoena – • Liburutegiaren erabilpena • Guztira 24 galdera ditu (mota ezberdinetakoak) • Galdekizunak 18 eskoletan banatu dira, instrukzio orriarekin batera. Epe bat eman ondoren jaso dira, datuak bildu eta estatistikoki tratatuak izan dira. Txosten honetan azaltzen dira prozesu horren emaitzak.
Haurren adina (%) • 3-6 urteko haurrak % 90a dira • 1-2 urteko haurrak %10a bakarrik
Gurasoen ikasketa maila (%) • Lanbide Heziketa: - Amen artean, % 25a - Aiten artean, % 38a • Diplomatura eta Lizentziatura: • - Amen artean, % 43,9a • - Aiten artean, % 25,2a Aitek ikasketa “praktikoak” gehiago dituzte (LH) eta amek erdi eta goi mailako ikasketak. Gehiengoak Lanbide Heziketa (% 31,5a) eta Lizentziatura ikasketak (% 19,9a) ditu.
Bularretik Mintzora egitasmoaren itxaropenak (%) • % 66,3ak estimulatzeko estrategiak eskuratzeko eraginkorra izango dela dio • % 53,4ak haurrarekin komunikazio afektiboa indartuko duela uste du • % 43,4ak HL-ko baliabideak ezagutzeko eraginkorra izango dela dio • % 18,8ak haurraren ahozko garapenari buruzko aholkuak eskuratzeko • Gurasoen itxaropenak • estimulazioaren, • harreman afektiboaren • eta HL-ko baliabideen • aldetik doaz. • Ahozkotasunari buruzko • interesa azkena da.
Irakurketaren goiztiartasunaren garrantzia (%) • % 92,5ak uste du jaio berritik hasi behar dela irakurketa lantzen
Irakurketaren eragina garapenean (% haztatuetan) • % 20,6ak haurrari irudimena eta fantasia gararaziko diola uste du • % 18,2ak gozatzeko momentuak eskainiko dizkiola • % 16,8ak sentikortasun emozionala gararaziko diola • % 16,6ak gaitasun linguistikoa gararaziko diola • % 14,4ak ezaguera gehiago edukitzen lagunduko diola
Irakurtzearen zergatiak (%) • % 79,4ak ongi pasatzeko dela diote • % 54,2ak gauzak irakasteko • % 31,3ak jolasteko • % 20,3ak irakurtzen irakasteko • % 19,8ak distraitzeko Irakurtzearen zergati garrantzitsuenak plazera lortzea, haurra estimulatzea eta jolastea dira.
Sehaska kantak abestu (%) • % 33,3ak kantatzen dizkio sehaska kantak haurrari • % 66,7ak ez dio sehaska kantarik kantatzen
Ipuinak kontatzearen maiztasuna (%) • % 76ak sarritan edo egunero ipuinak kontatzen dizkiete • % 22,2ak batzuetan kontatzen dizkiete ipuinak • % 1,5ak noiz edo noiz kontatzen dizkiete • % 0,2ak inoiz ez dizkiete kontatzen
Kontakizunaren iraupena (%) • % 65,4ak ipuinak irauten duena erantzuten dute • % 21,2ak ez diote jartzen denbora mugarik haurrari • % 8,7ak bakarrik denbora muga bat jartzen diote Orokorrean, gurasoek ez dute kontuan hartzen haurraren arretari eusteko gaitasuna.
Kontakizunaren unea (%) • % 67,8ak lo hartu aurretik kontatzen du ipuina • % 25,4ak edozein momentuan • % 18ak haurrarekin jolasten ari denean • % 7,5ak eguneroko zainketekin lotzen du ipuina Orokorrean, ipuinaren kontaketa haurra lokartzearekin elkartzen da.
Nork kontatzen ditu ipuinak (%) • % 87an amak kontatzen du • % 48,2an aitak kontatzen du • % 11an amonak-amamak • % 2,6an aitona-aititak • % 2,4an zaintzaileak edo beste pertsonak Gehienbat, kontakizunaren jarduera emakumeen esku dago.
HL-ko baliabideen erosketa (%) • % 60ak batzuetan erosten dituzte • % 31,5ak sarri • % 6,2ak gutxitan • % 2,3ak inoiz ez
HL-ko baliabideak nork aukeratzen ditu (%) • % 74,6agurasoek aukeratzen dituzte • % 31,5a seme-alabek
Irizpideak HL-ko baliabideak aukeratzerakoan (%) • % 58,7ak istorioarengatik aukeratzen ditu • % 36ak irudiengatik • % 14ak testuengatik Gurasoek garrantzia gehiago ematen diote istorioari eta irudiari testuari baino.
HL-ko baliabideen adin egokiaren informazioa (%) • % 47,7ak informazio gutxi du • % 41ak informazio nahikoa du • % 7,3ak ez du informaziorik • % 4,1ak informazio asko du Guraso gehienek informazio gutxi dute Haur Literaturako baliabideen adin egokitasunari buruz.
Haur Literaturari buruzko informazioa (Web orriak, liburu gomendagarriak,…) (%) • % 75,3ak ez du informaziorik edo informazio gutxi du • % 24,7ak informazio asko edo nahikoa du Orokorrean, informazio falta handia dago gurasoengan Haur Literaturari buruzko baliabideen inguruan.
Ipuinak kontatzeko estrategiak (%) • % 64,2ak irudiak erakutsi eta komentatzen ditu • % 36,7ak testua irakurtzen du • % 15,5ak ahoz kontatzen du, libururik erabili gabe • % 2ak keinuak erabiltzen ditu kontatzerakoan Orokorrean, ipuinak kontatzea, testuarekin eta ahozkotasunarekin baino, irudiarekin lotuta agertzen da.
Inguruko baldintzen kontrola (%) • % 83,5ak haurraren arreta erabatekoa izatea kontrolatzen du • % 67,1ak erabateko isiltasuna egotea • % 47,8ak erlaxaturik eta motibaturik egotea gurasoak beraiek Orokorrean, gurasoak gehiago arduratzen dira haurraren arreta kontrolatzeaz, inguruko isiltasunaz edo beren egoera propioaz baino.
Haurren arreta: denbora (%) • % 60,2ak ipuinaren arabera arretaz egoten dira • % 14,2ak 5-10 minutu • % 11,4ak 10 minutu baino gehiago • % 10,5ak 3-5 minutu • % 3,7ak 3 minutu baino gutxiago • Gehienek, arreta ipuinarekin • lotzen dute. • Emaitza horiek haurraren • adinarekin baldintzatuak • daude; zenbat eta adin • handiagoa izan, orduan eta • arreta mantentzeko ahalmen • gehiago izango du haurrak.
Ahozko trebetasunak (%) • % 73,8ak egoki samar erabiltzen ditu • % 12,9ak ez hain egoki • % 12,6ak oso egoki
Ez ahozko trebetasunak (%) • % 61ak egoki samar erabiltzen ditu • % 28,6ak ez hain egoki • % 7,7ak oso egoki • % 2,6ak ez ditu modu egokian erabiltzen Orokorrean, gurasoek ahozko trebetasunak maiztasun gehiagorekin erabiltzen dituzte ez ahozko trebetasunak baino.
Liburutegietara joatea (%) • % 50,3a joaten da • % 49,7a ez da joaten Datua kokatzeko, jakin behar da, 2008an EAEan biztanle/liburutegi-publikoetako bazkide ratioa %32, 6koa izan zela. Iturria: EUSTAT / Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila. Liburutegi Zerbitzua / Ministerio de Cultura. Subdir. Gral. Coordinación Bibliotecaria
Liburutegietara joatearen maiztasuna • % 50,1a hilean behin edo bi aldiz • % 31,9ak maiztasun handiarekin erabiltzen du liburutegia (astean behin edo astean bizpahiru aldiz) • % 17ak urtean hiruzpalau aldiz bakarrik
Maileguaren erabilpena (%) • Liburutegietara joaten direnen artean, %49,5ak mailegua erabiltzen du. • Beraz, guraso guztietatik %24,9ak erabiltzen du mailegua zerbitzua.
Maileguaren baliabide mota (%) • % 46ak ipuinak maileguan hartzen ditu • % 36,6ak bideoak, DVDak eta joko interaktiboak • % 1,4ak haur poesia • “Teknologia berrien” • baliabideak ia • ipuinak bezain beste • mailegatzen dira • liburutegian. • Haur poesia oso • gutxi mailegatzen da.