70 likes | 221 Views
Asteazkena. Ba al zenekien…. NEKEAK % 86 moteltzen du erreakzio-denbora eta istripuen % 30ean tartean izan ohi da. Informazio gehiago: http://www.dgt.es/was6/portal/contenidos/documentos/formacion_educacion/consejos/fatiga.swf. NEKEA.
E N D
Asteazkena Ba al zenekien… NEKEAK % 86 moteltzen du erreakzio-denbora eta istripuen % 30ean tartean izan ohi da.
Informazio gehiago: http://www.dgt.es/was6/portal/contenidos/documentos/formacion_educacion/consejos/fatiga.swf NEKEA • Kalkula ezazu ongi bidaia egiteko beharko duzun denbora. • Bete itzazu atseden-denborak:2 ordutik behin edo 200 km-tik behin atsedetea aholkatzen da. • Edan sarri ura edo freskagarriak eta ez jan gehiegi. • Neke zantzuren bat izanez gero (giharretako mina, begietako azkura, aho zabalkak…) gelditu ibilgailua eta hartu atseden. EROSKI CONSUMER-en bideoa
Ba al zenekien… Gidarien % 77k ESTRESaren eraginpean gidatzen dute.Horietatik % 22k gogo-beheraldi sintomak ere badituzte eta % 11k antsietatearenak. • GIDATZERAKOAN ESTRESA GAINDITZEKO… • Aldatu egoeraren aurrean duzun jarrera.Esate baterako, ilara baten erdian bazaude, pentsa dezakezu: «beste batean goizago abiatuko naiz», eta saiatu positiboki pentsatzen: • «Ez da ezer gertatuko beranduxeago iristen banaiz ere». • Aldendu gogamena estres egoeratik, irratiko tertuliari arreta jarrita, adibidez. • Gihar-luzatze ariketak egin, lasaitzen lagunduko dizu. • Hainbat aldiz sudurretik arnasa hartu eta ahotik bota. (iturria: Attitudes)
Informazio gehiago:http://www.dgt.es/was6/portal/contenidos/documentos/formacion_educacion/consejos/estres.swf Gainera… ESTRESA GAINDITZEKO… • Praktikatu estres egoera arintzen laguntzen duten jarduerak. • Ahal bada, gomendagarria da zirkulazio bakanagoko ibilbideak bilatzea, kilometro gehiago egitea eskatzen badu ere. • Sendagairen bat hartzen bada, egin kasu gidatzeari buruzko kontraindikazioei. • Ez hartu alkoholik, ez drogarik.
Ba al zenekien… OHARKABEAN GIDATZEA Lau gidaritatik bati gertatu zaio noizbait toki batera edo ibilbide ezagun bateko tarteko punturen batera iristea leku horretaraino nola heldu den konturatu gabe. ZER DA? Gidatze automatikoa esaten zaio eta arreta osoa jarri gabe gidatzea da.Gidatzeak berezkoa duen zerbait da, izan ere, gidatzeko ohitura behin hartu denean, eragiketak askotan errepikatu direlako, ez dugu jada pentsatu beharrik noiz zapaldu balazta, noiz enbragea, noiz aldatu martxa,…
OHARKABEAN GIDATZEAZ Pilotu automatikoa jarrita joatea da, oso ibilbide ezaguna zaigulako (etxetik lanera eta lanetik etxera) edota beti berdina eta aspergarria delako (autobide askotan gertatzen den bezala). Errutinak atea irekitzen dio gidatze automatikoari. ONA DA? Oharkabean gidatzeak esan nahi du prozesu kognitibo eta kontziente gutxi batzuekin ari garela lanean, nahiz eta gidatzeko gauza garen.Hori, neurri batean, ona da, gure prozesuak automatizatuko ez bagenitu, leher eginda irtengo baikinateke autotik egunero.Alegia, oharkabean gidatzeak, ongi erabiltzen dugunean, gidatzen gehiegi nekatzea eragotziko digu. TXARRA DA? Izaki mugatuak gara, arreta eskatzen digun zeregin bakarra egin dezakegu aldiko, beste bat subkontzienteki egiten dugun bitartean. Kontua zera da: zer eginkizun ari gara kontzienteki egiten oharkabean gidatzen dugun bitartean?Telefonoz mintzatu? Haurrekin jolas egin? Nabigatzailea manipulatu? Jan edo edan? Aldiz, gure arreta bideko seinaleetara, zirkulaziora, errepideko baldintzetara, edo oinezkoengana zuzendu beharko genuke…
OHARKABEAN GIDATZEAZ ZEIN DA ARAZOA? Gidari askok uste dute bi jarduera kudea ditzaketela aldi berean, baina ez dute hirugarren bat espero, adibidez, oinezko bat ustekabean agertzea, errepideko arazoren bat,… … ETA KONPONBIDEA? Ohar gaitezen gidatzeak zer eskatzen duen.Ez dugu oharkabean gidatzea saihestu behar, leher eginda amaituko baikenuke, baina esna ametsetan ari garela iruditzeraino erlaxatzea ere ez da komeni. ¡¡OSTEGUNERA ARTE!! Arreta testa Attitudes eta Audi