170 likes | 348 Views
Hizkuntza Politika. « Hizkuntza Politika » zer da?. Hizkuntza Politikaren helburuak. >> Definizioa.
E N D
Hizkuntza Politika
Hizkuntza Politikaren helburuak >> Definizioa Hizkuntza Politikak euskararen normalizazioari dagokionez Herriko Etxearen printzipioak, asmoak, baloreak eta erabaki instituzionalak, legearen garapenerako eta egoeraren hobekuntzarako konpromisoa barne, biltzen ditu. hots, Euskara eguneroko bizian, maila pribatuan publikoan bezala, normaltasunezerabili ahal izateko Herriak marrazten duen plan osatua da; hizkuntzari estatusa ematetik abiatzen dena, norabide eta epeak markatzen dituena, eta horren egiteko baliabide (jende mailakoa zein ekonomikoa) horniketa aurre ikusten duena.
Herrietako Hizkuntza Politiken neurketa Euskara gizarte eragileen KONTSEILUArekin, herri mailan eramaten direnhizkuntza politiken neurketa burutu dugu. Herri erabakietan, paisai linguistikoan (seinaleak etab.), langileen hizkuntza gaitasunan, ekoizten diren dokumentuetan… horietan denetan euskarak duen presentzia neurtu dugu. Neurketatik puntuazio bat atera dugu 10en gain. Euskararen aldeko politikaeramaten duen herri batek 10en gain 7tik aitzinako puntuazioa izaten du. Neurtu diren herri guzien artean* Lapurdiko batzuk badaude (Baiona, Hazparne,Uztaritze…) eta Xiberuko bat (Atarratze). Ez du, horietako ezta herri batek ere, 1 puntuaren maila pasatzen, Baiona delarik, Tutera eta gero, Euskal Herriko puntuazio txarrena ukan duen hiria (10/0,002). * Neurturiko herrien artean ez ziren Euskal Konfederaziorekin hitzarmena izenpetu zutenak neurtu, Euskal Konfederazioak berak eskaturik.Uztaritzeko herritar batzuk, hala ere, beren herriko egoera neurtu nahi izan zuten.
>> Hizkuntza estatusa: euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatzea. Estatus juridikoa hizkuntzaren aldeko Hizkuntza Politikaren oinarria da, horrek ahalbideratzen baitu hizkuntzaren aldeko neurriak hartu eta egikaritzea. Estatusik ezean, Herriko Etxeabete beharrik “gabe” gelditukolitzateke. (egun ezagutzen dugunegoeran bezala, euskarafolkloreko elementu gisa hartuabaita).
>> Hizkuntza Politika: normalkuntza helburu. Herriko Administrazioak, ekintza zehatz, antolakuntza baliabideak, baliabide ekonomiko eta giza baliabideetan oinarrituriko hizkuntza politika eraginkorra jarri behar du abian. Hizkuntza politika honen helburu nagusiena euskararen normalkuntza bururaino eramatea izanen delarik eta horretarako ezinbertzekoa da euskaldunon hizkuntza eskubideak maila guzietan bermatzea, hots, euskaraz bizi ahal izatekoeskubidea bermatzea.
>> Herriko araudi eraginkorra. Euskararen normalkuntzak arau babesa behar du herriz herri. Oinarrizko araudi hau herri guzietan abian egon beharreko euskararen herrideliberoetan edo ordenantzetan zehaztu behar da. Dokumentu ofizial horretanagertzen dira bai hizkuntzariemaniko estatusa, baita hizkuntzapolitikaren ardatzak eta osagaiguziak.
>> Euskararendako baliabideak: jende baliabideak eta baliabide ekonomikoak Euskararen normalkuntzak herriko etxeetan langile euskaldunak behar izateaz gain, euskararen langileak behar ditu. Herri edota herri elkargo guzietan (edo mankomunitateetan) euskara zerbitzua egon behar da. Bertako euskara teknikariaren funtzioa normalkuntza planaren dinamizazioa burutzea izanen da. Urte osoko aitzinkontuen %2a bederen, zuzenean euskararen normalkuntzan eragina izanenduten egitasmo eta ekintzetarako bideratu behar da.
>> Herritarrei harrera eta zerbitzuak Herritarrek Herri Etxearekin izanen dituzten harreman guzietan euskara erabili ahal izanen dute eskubide osoz (Bai harrerako atalean baita bertzelako atal zehatzetan ere). Horretarako Herriko Etxeak, herri atal guzietan langileri euskalduna duela bermatu behar du, lan enplegatze berri guzietan hizkuntza eskakizunak aintzat hartuz eta langileria euskalduntzeko plan eraginkorrak abiatuz. Herri langileen lan hizkuntza euskara izanen da.
>> Paisai linguistikoa Herri Administrazioak, herriko eraikinen barnean zoin karriketan zehar kokaturiko plaka, seinale edo bertzelako euskarri informatiboak euskaraz idatziak egonen direla bermatu behar du. >> Herriko Etxeko komunikazioak Herriko Etxeak, herritarrei zabalduriko euskarri komunikatibo guzietan (bandoak, herriko aldizkariak, inprimakiak, publizitate euskarriak, lanpostu deialdiak…) euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatu behar ditu.
>> Euskararen ezagutza Herri Administrazioak herritar guziek euskara ezagutzeko duten eskubidea bermatu behar du (Derrigorrezko hezkuntza eta euskalduntze alfabetatzea). Horretarako eskolek euskaldundu dezaten eta hezkuntzak kalteturiko herritarrei euskara dohainik ikasi ahal izateko urratsak eman behar ditu.
>> Parte Hartzea: herritarrak protagonistak Herriko Etxeak normalkuntza planen osaketa abian jartzeko eta segimendurako beharrezkoa den organo parte hartzailea sortu behar du eta bertan euskalgintza eta euskaltzaleon iritzia jaso ere. Herriko normalkuntza prozesua herritarren parte hartzean egon behar da oinarritua (eskolak, herritarrak, herri mugimendua, merkatariak, administrazioa…)
>> Ordezkari euskaldunak Herri Administrazioko hautetsi guziak euskaldunak izan behar dira eta biltzarretako lan hizkuntza euskara izanen da.
2008an, herrietako hauteskundeak Heldu den urteko martxoan iraganen dira herrietako hauteskundeak. Dokumentu honekin, administrazioak ukatzen diguna herrietatik lortu daitekeela erakutsi nahi izan dugu. Izan ere, Herriko Etxetik euskararen heriotza saihesteko bideak daude. Bainan bide horiek hartzeko gogoa eta ausardia behar dira. 2007ko udaberri honetan, Euskal Herrian Euskaraz-ek gutunak bidali dizkieAlderdi guziei eta herrietan daude hautetsi abertzale edota euskaltzaleei.Aurkezpen horren bidez, zure herrian euskararen aldeko hizkuntza politikaeraginkorra martxan jarri dadin eskatu nahiko genizuke.Parte hartzen duzun edo babesten duzun taldean neurri horiek kontutan hartzendirela eta horiek betetzeko plan bat aitzina eramanen dela segurtatu!
Urraketen aitzinean: Hizkuntza Eskubideen BEHATOKIA 05 59 59 49 48 - behatokia@behatokia.org Euskal Herrian Euskaraz 05 59 85 37 14 Larralde - Amotze 64310 SENPERE [Lapurdi] lapurdi@euskalherrianeuskaraz.org Euskara ERABILI eta DEFENDATU!