180 likes | 349 Views
Ebaluazio Ereduen Printzipioak (I). Ebaluaketak, programa bat balidotzat emango du baldin eta bakarrik, bere helburuak lortzen badira. Ebaluaketak, programa bat balidotzat emango du baldin eta bakarrik, programak bidematen badu helburuen lorpena .
E N D
Ebaluazio Ereduen Printzipioak (I) • Ebaluaketak, programa bat balidotzat emango du baldin eta bakarrik, bere helburuak lortzen badira. • Ebaluaketak, programa bat balidotzat emango du baldin eta bakarrik, programak bidematen badu helburuen lorpena. • Ebaluaketak, X programa, Y programa baino hobea dela epaituko du, baldin eta beste alderdiak berdinak izanik, X eta Yk proposatutako helburuak betetzen badituzte, baina Xek beste batzuk ere betetzen ditu. • Ebaluaketak, X programa hobea dela epaituko du, baldin eta beste alderdiak berdinak izanik, X, Y baino eraginkorragoa bada helburuekiko. • Ebaluaketak, X programa, Y programa baino hobea dela epaituko du, baldin eta beste alderdiak berdinak izanik, Xen helburuak, Yrenak baino hobeak edo baliogarriagoak badira.
Ebaluazio Ereduen Printzipioak (II) • Ebaluaketak, X programa, Y programa baino hobea dela epaituko du, baldin eta beste alderdiak berdinak izanik, X programaren ondorio totalak, Yrenak baino hobeak badira. • Ebaluaketak, X programa, Y programa baino hobea dela epaituko du, baldin eta beste alderdiak berdinak izanik, X programa, Y programa baino merkeagoa bada. • Ebaluaketak, X programa, Y programa baino hobea dela epaituko du, baldin eta bi programen alderdi finantzieroak eta ondorio totalak aztertu ondoren, X programak Y gainditzen badu eta baliogarriagoa bada. • Ebaluaketak, audientzia zehatzen beharren informazioan oinarrituz epaituko ditu programak.
Tyleren Ebaluazio Eredua (I) “Ebaluazioaren prozesua, batez ere hezkuntza helburuak zein neurritan lortuak izan diren kurrikuluen programa eta irakaskuntzaren bitartez zehaztea da". • Helburu eragileak • Datuak biltzeko tresnak • Ebaluazioaren urratsak • Helburu batzuk ezarri. • Helburuak ordenatu sailkapen zabaletan. • Helburuak definitu ikasleen jokabideetan • Helburuen lorpenak frogatuak izan daitezkeen egoerak edo baldintzak zehaztu. • Estrategiaren asmoak pertsona garrantzitsuei egoera egokienetan esplikatu. • Neurri tekniko egokiak aukeratu edo garatu. • Lanaren datuak jaso (ikasleek egindako lana). • Datu horiek, jokabidearen helburuekin alderatu.
Tyleren Ebaluazio Eredua (II) • Tyleren ereduaren abantailak • Ikasleaz gain beste alderdiak ere hartzen ditu kontuan • Hobekuntzarako orientazioa • Tyleren ereduari egindako kritikak • Ebaluazioa prozesuko azken urratsa • Muga teknikoak • Errendimendua azken irizpidea • Bigarren mailako efektuak
Scrivenen Ebaluazio Eredua • Ebaluazioaren ezaugarriak: • Ebaluazioa konparatiboa da (beste objektu batzuekin konparatzen du). • Kontutan hartzen ditu kostuak eta onurak. • Kontsumitzaileen premiak asetzen saiatzen da. • Ahalik eta objektiboena izan behar du eta judizioak eta gomendioak eman behar ditu. • Ebaluazioaren helmuga: balorea epaitzea • Ebaluazioaren funtzioak: • Funtzio sumatiboa • Funtzio formatiboa
Scrivenen Helmugarik Gabeko Ebaluazio Eredua ONDORIOAK PREMIEN PROFILA BALORAZIOA A B C D 1.a 2.a 3.a 4.a 5.a 6.a B C A D E F Premia guztiak estaltzen al dira? Bilatu gabeko ondorioak desiragarriak al dira? Bilatu gabeko ondorioek premiarik asetzen al dute? Bilatu gabekoak ESKU-HARTZEA Bilatu-takoak Ikastetxearentzat inplikaziorik bai? E F Lortu gabekoak Zer-nolako aldaketak?
Indikadoreen Kontrol Zerrenda (I) • Deskripzioa. Zer da ebaluatu behar dena?. Ahalik eta objektiboen deskribatu behar da.. Zeintzuk dira bere osagaiak?. Zeintzuk bere erlazioak?. • Bezeroa. Zeinek enkargatu du ebaluazioa?. Bera izan daiteke interesatuena edo agian, beste batzuk bidalitakoa izan daiteke. • Aurretikoak eta testuingurua. Ebaluatuarena eta ebaluaketarena. Audientziaren identifikazioa, ebaluazioaren igurikapenak, nahi duten ebaluazio mota (formatiboa edo sumatiboa). Aurretik ebaluaziorik egon ote den. Aurretik programa bera praktikan jarri oten den. • Bitartekoak. Dauden bitarteko edo errekurtso guztiak, bai ebaluatuak erabiltzeko bai ebaluatzaileak erabiltzeko. Erabiltzen direnak eta erabil zitezkeenak, bai materialei dagokienez eta baita pertsonalari dagokionez ere.
Indikadoreen Kontrol Zerrenda (II) • Funtzioa. Zer egiten du ebaluatuak?. Egiten duena suposatzen dena eta benetan egiten duenaren arteko bereizketa. • Banaketa sistema. Ezagutu nola iristen den merkatura ebaluatua (programa), nola mantentzen den, nola hobetzen den, nolakoak diren bere bezeroak, nola den bere kontrola eta nork egiten duen guzti hori. • Kontsumitzailea. Nork jasotzen ditu ebaluatuaren (programaren) eraginak?. Aukeratutako kontsumitzaileak eta benetako merkatuaren arteko bereizketa egin. Kontutan izan behar da bezeroak ere programarengatik eraginduak egon daitezkela. • Afektatuen premia eta baloreak. Honek kontutan hartzen ditu nahiak eta premiak eta era berean balorea eta meritoaren arauak eta epaitutako edo suposatutako idealak. Programaren helmugak ere, helmugekin lan egiten bada.
Indikadoreen Kontrol Zerrenda (III) • Arauak. Aplikatu behar diren, merito eta baloreari buruzko objektiboki baloratuak dauden arauak ba al daude?. Nondik sortu dira arau horiek?. Bezeroarengandik?, kontsumitzailearengandik?, funtzioarengandik?, premia/baloreengandik?. • Prozesua. Ebaluatuaren (programaren) operazio normalean aplikatzen diren mugak, kostuak, onurak. Bereziki muga moralak, etikoak, administratiboak, zientifikoak e.a. • Emaitzak. Ebaluatuak (programak) sortu dituen efektuak, itxarondakoak eta itxaron gabekoak ere. • Generalizazioaren posibilitatea. Beste pertsona, leku, denbora, bertsio... • Kostuak. Hasierakoa eta errepikapenak (kontutan harturik, prestakuntza, matenimendua eta hobekuntza). Dirutan eta psikologikoki ere kontutan hartu beharko litzateke.
Indikadoreen Kontrol Zerrenda (IV) • Konparaketak. Aukeran dauden beste alternatibekin, martxan daudenekin edo martxan jarri litezkeenekin. Normalean kontutan hartu beharko lirateke efektu berdinak sortzendituztenak baina merkeagoak direnak. • Esanahia. Aurreko guztiaren laburpena. Prozeduraren balorazio sintetikoa askotan ebaluazioaren lanik korapilotsuena izaten da. • Gomendioak. Posible baldin bada, batzutan ez baitute eskatzen edo ez baitira posible. • Txostena. Hiztegia, luzera, diseinua, bitartekoa, lokalizazioa eta pertsonalak aurkezteko garaian aztertu behar dira. Pertsonen isilpekotasuna ere kontutan hartu behar da. • Metaebaluazioa. Ebaluazioa, ebaluatu egin behar da, ebaluazioa egin aurretik eta azken txostenaren argitalpenaren aurretik.
Stakeren Ebaluazio Eredua Hezkuntza programa baten ebaluazioaren datu bilketa egiteko Staken eskema ARAUAKJendeak normalean onartzen duena JUDIZIOAKJendeak programa nagusia izan behar duena uste duena ASMOAKJendeak nahi duena BEHAKETAJendeak jasotzen duena Aurretikoak Transakzioak Emaitzak Deskripzio matrizea Epaiketaren matrizea
Datu deskriptiboen analisirako Staken eskema ASMOAKJendeak nahi duena BEHAKETAJendeak jasotzen duena Kongruentzia Kontingentzi enpirikoa Kontingentzi logikoa Kongruentzia Kontingentzi logikoa Kontingentzi enpirikoa Kongruentzia
Meritoaren epaiketaren prozesuaren Staken eskema Konparaketa absolutua Aurretikoak Transakzioak Emaitzak Programari buruzko datu deskriptiboak Kalitatearen arauak Konparaketa erlatiboa E P A I K E T A K Gainontzeko programen datu deskriptiboak