120 likes | 326 Views
Zenbaki dezimaldunak, frakzionarioak eta portzentajeak. Joseba kezkatuta dago; bere aitak esan dio etxean igarotzen duen denboraren % 50 telebista eta ordenagailua erabili gabe igaro behar duela. Beraz, bere amari galdetu dio: -Zenbat denbora da hori?
E N D
Joseba kezkatuta dago; bere aitak esan dio etxean igarotzen duen denboraren % 50 telebista eta ordenagailua erabili gabe igaro behar duela. Beraz, bere amari galdetu dio: -Zenbat denbora da hori? -Denboraren erdia da... Egin ezazu etxean igarotzen dituzun orduak bider 0,5... -Zer? Ez dut ezer ulertzen! Bakoitzak zerbait ezberdina esaten dit! -Ez, berdina ari gara esaten; zatoz, azalduko dizut...
Ba al dakizu zer esan nahi duen aipatu dizugun zenbaki bakoitzak? 0,5 1 2 % 50
Has gaitezen errazenetik: 1 2 Erdia da, hau da, ordu guztien batura bitan zatitu behar dela eta zati horietako bat hartu behar dela... aste batean etxean 20 orduz bazaude honako hau izango da emaitza: 1 20ren 2 = 10
Orain... erdia esan ordez zenbaki hau esaten badizut? «bost hamarren»: 5 10 Ordu guztien batura hamarrez zatitu eta hamar zatietatik bost hartzen dira...hau da, erdia. 5 20ren 10 = 10
Hortaz, berdina izango da esatea «erdi bat»: 1 2 edo «bost hamarren»: 5 10 Nola idatz daiteke «bost hamarren» beste era batera?
Horrela idatziko dugu «bost hamarren» beste era batera: 0,5 Hortaz, honakoa esan dezakegu: 1 2 eta 0,5 berdinak dira.
Berdinak dira «erdi bat» eta «bost hamarren»: 1 5 2 10 Eta zer gertatuko da «berrogeita hamar ehunen» esaten badugu? 50 100 = = 0,5
Zenbaki horrek esan nahi du orduak ehunez zatitu eta berrogeita hamar zati hartzen ditudala, hau da, erdia hartuko dut. Hori da «erdia» esateko beste modu bat, «ehuneko berrogeita hamar» irakurtzen da, eta horrek esan nahi du «ehunetik berrogeita hamar» hartzen ditudala: % 50
Hau da, «bost hamarren», «erdi bat» eta «ehuneko berrogeita hamar» gauza bera da. 0,5 1 2 % 50
Eta etxean igarotzen duzun denboraren % 25 bizikletan edo kirola egiten igaro beharko zenukeela esaten badizut? Nola esan dezakezu beste modu batean? 0,… % 25 …. ….