60 likes | 340 Views
Zenbaki dezimaldunen arteko zatiketa. Zenbaki dezimaldun bat zenbaki oso batez zatitzea. Zatiketa zenbaki arruntak balira bezala egingo dugu. Lehen zifra dezimala jaistean, zatiduran koma jarriko dugu. KONTUZ
E N D
Zenbaki dezimaldun bat zenbaki oso batez zatitzea • Zatiketa zenbaki arruntak balira bezala egingo dugu. • Lehen zifra dezimala jaistean, zatiduran koma jarriko dugu. KONTUZ • Zatiketa egiterakoan zatikizunaren parte osoa zatitzailearena baino txikiagoa bada, zatiduran zero eta koma idatziko dugu eta jarraian datorren zifra jaitsiko dugu.
Zenbaki oso bat zenbaki dezimaldun batez zatitzea • Zatitzailean koma kendu eta, zatikizunari zatitzaileak dauzkan dezimalak bezainbeste zero gehituko dizkiogu. • Zatiketa egingo dugu.
Bi zenbaki dezimaldunen arteko zatiketa • Zatitzailean koma kendu, eta zatikizunaren koma eskuinera mugitzen da zatitzaileak dituen dezimalak adina toki. Beharrezkoa bada, zatikizunari zeroak erantsiko dizkiogu. • Aurreko oharrak jarraituko ditugu gelditu den zatiketaren arabera (dezimala/arrunta edo arrunta/arrunta).