120 likes | 450 Views
JOSÉ ORTEGA Y GASSET. HASIERAKO ZENBAIT GALDERA. Bizi zaren kulturak errealitateari buruzko ikuskera ematen dizu? Adibiderik? Ikuskera hori gainditu ahal da? Nola? Dena da erlatiboa?. Pentsamenduaren aldiak. Objektibismoa.
E N D
HASIERAKO ZENBAIT GALDERA • Bizi zaren kulturak errealitateari buruzko ikuskera ematen dizu? • Adibiderik? • Ikuskera hori gainditu ahal da? Nola? • Dena da erlatiboa?
Objektibismoa • Gauzek dute azkeneko hitza; ez, ordea, beraien gaineko gure hizketek edo hipotesiek. • Gure ahalmen teorikoari esker, gizakiok gauzak berreraiki behar ditugu pentsamenaren bitartez • Gizartearen gainbehera dator gizakien bikaintasun zaletasunik ez dagoenean. Herrialde bat desegiten da masak ez duenean masa izan nahi • Herrialde bat halakoa izateko masa antolatua izan behar da gutxiengo aukeratu batek zuzenduta
Perspektibismoa • Errealitateari «so egiten dion bakoitzak» bere ikuspuntutik begiratzen dio • Norberaren ikuspuntua edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da. • Perspektibismoaren teoria horrek, hortaz, errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. • Egia, letra larriez, hortaz, arian-arian erdietsiko da, ikuspuntuetatiko irudiak bateratu ahala • Bestearen ikuspuntuak onartzeko behar den jarrera tolerantea azpimarratzen du Ortegak
Raziobitalismoa • Bitalismoa gainditzea • Razionalismoa gainditzea
Bitalismoa gainditu • Ortegaren doktrinaren araberako filosofia-bitalismoak bizitzaren lehentasunari ekin behar dio, baina, irrazionalismo arinegi bati eusteagatik, ez ditu ahaztu behar arrazoimenaren laguntzaz sustatutako behin betiko lorpenak. • Ortegak sustraizko errealitatea edo «errealitate erradikala» erabateko, funtsezko errealitateari deitzen dio, zeinetan beste gainerako errealitate guztiak baitautza, azkeneko hauei funtsapena, justifikazioa ematen dietelarik: giza bizitza • Giza bizitza etengabeko aritze hutsa da, zeregin hutsa • Giza bizitza, hortaz, ni bakoitza den proiektua betetzean —zertzean, gauzatzean— datza, zirkunstantziari begira • Lehendabizi jardutea da, eta ondoren, gogoetatzea
Nia • Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da, izatea irrikatzen duen zerbait, baina oraindik ere ez dena. Gizakiaren izana oraindik ez den hori (irrikatzen duena) izatean datza, izateko nahia edo lehia da • Aukeratzen duena aukeratzen duela ere, bere hautaketa justifikatu egin behar du. • Giza izaera ez da ez gorputza ez arima. Horiek biak gizakiaren zirkunstantziaren osagai dira.
Zirkunstantziak • «Zirkunstantzia» hitzak nia ez den beste guztia ematen du aditzera, hots, inguruko mundu fisikoa, kultura, historia, gizartea • Ez daukagu zirkunstantzia aukeratzerik
NIAREN ETA ZIRKUNSTANTZIAREN ARTEKO ELKARREKINTZA:«ERREALISMOA-IDEALISMOA» ANTINOMIAREN GAINDITZEA • Niaren eta zirkunstantziaren elkarrekintzaren emaitza den bizitza indibiduala, alegia—, gainditzen du «errealismo» eta «idealismoaren» arteko ohiko kontrajartzea. • Ez niak ez gauzek ez dute bizitzatik aparteko errealitaterik
Razionalismoa gainditu Ortegaren iritziz, ostera, halako arrazoimen abstraktuak -denboraz gaindikoa- ezin atzeman dezake bizitzari darion errealitate konkretua, berau, izatez, ezegonkorra, denborazkoa eta historikoa baita. Hortaz, Ortegak bizi arrazoimena proposatzen du eta jarraiko ezaugarriak ditu: • Historikoa • Belaunaldikoa • Eduki zehatzez osaturikoa • Egiazkotasuna: Moral arloan: benetako bizitza Zientzia arloan: behin behineko egiak
Ideiak-sinesmenak eta zalantzak • “Ideiak” gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira. • Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira • Zalantzak eta sineskerak berdinak dira zentzu batean: bietan egoten gara • Zalantzan egon bagaude, baina ziurtasun faltarekin. Sineskeretan, aldiz, ziurtasunarekin