220 likes | 1.26k Views
Zein dira izaki bizidunen funtzioak?. Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?. Izaki bizidunek energiarik kontsumitzen al dute?.
E N D
Zein dira izaki bizidunen funtzioak? Zein dira bizitzaren ezaugarri nagusiak diren funtzio espezifiko horiek?
Izaki bizidunek energiarik kontsumitzen al dute? Izaki bizidunek energia-ekarpena behar dute funtzio nagusiak –nutrizioa, ugalketa eta erlazioa- behar bezala bete ahal izateko. Kontsumitzen duten energia zeregin hauetarako erabiltzen dute:
Izaki bizidunen funtzioak eta energia Izaki bizidunek beren funtzio nagusiak, _________, ugalketa eta ________, bete ahal izateko, _______ behar dute. Beraz, bizidunek _______-ekarpenik gabe ezingo lukete ____. Oro har, izaki bizidunek kontsumitzen duten _______ zeregin hauetarako erabiltzen dute, labur esanda: _________, mugimendua eta _____. Bizidun guztiek ____________ bidez,energia ez ezik, _______ lortzen dute. Bestalde, _____________ bidez energia kontsumitzen dute; hegaztiek, adibidez, lekualdatzerakoan, ____________ esate baterako, _______ asko erabili behar izaten dute. Bizidun batzuek, hegaztiek eta _________, gorputzeko batez besteko ___________-ri eutsi ahal izateko _______ kontsumitu behar dute. nutrizioa erlazioa energia energia bizi energia hazkundea beroa elikaduraren materia mugimenduaren migrazioetan energia ugaztunak tenperatura energia
Ekologia esanahia zientzian kalean Ekosistemak eta, oro har, izaki bizidunen eta ingurunearen arteko harremanak aztertzen dituen zientziari deitzen diogu ekologia. Ingurumenarekiko begirunea edo naturaren baitako oreka sustatzea litzateke ekologia. Zientziarekin baino gehiago politika edo gizarte-antolaketarekin zerikusia duen esanahia da. ≠ Ekologia diziplina anitzeko zientzia da. Ekologia zientziaren barruan beste zenbait zientziaren jakintzak aplikatzen dira, hala nola, biologia, zoologia, botanika, geologia, geografia, kimika, fisika, ekonomia, matematika eta abarren jakintzak.
Leku horretako bizidunez ari gara, leku horretan bizi diren bizidunen populazioez. Bizidun horien guztien multzoak osatzen du ekosistemaren alderdi edo faktore biotikoa, biozenosia hain zuzen ere. Bizidunen arteko harremanez ari gara, bai espezie berekoen arteko harremanez bai espezie desberdinekoen artekoez. Bizidunen eta ingurunearen arteko harremanez ari gara, inguru horretan faktore abiotikoek (bizirik gabekoek) eta biotikoek (izaki bizidunek) dituzten harremanez, bizidunek eta inguruneak elkarren artean duten erlazioaz. Biozenosia Biozenosia Biotopoaren osagai biologikoen multzoa da, hau da, eragile biotikoen (bizia duten izakien) multzoa; beste era batera esanda, izaki bizidun guztien multzoa litzateke biozenosia. Biotopoa bizitzaren euskarri diren faktore abiotikoen (bizirik gabekoen) multzoa da. Biotopoetan faktore fisiko-kimiko askok dute eragina, honako hauek nagusiki: erliebea, argia, tenperatura, presioa eta ingurunearen osaera kimikoa (ura-ren gazitasuna, lurzoruaren osaera…). Ekosistema Biotopoa Biotopoa
Elika-kateak eta elika-sareak Elika-katea bizidunen artean elikadurari dagokion loturari esaten zaio. Bizidun batzuek beste batzuk jaten dituzte eta horiek, era berean, beste bizidun batzuen elikagai dira. Ekosistemetako harremanak ezin dira erabat sinplifikatu, eta kate trofikoak errealitate nahiko konplexuak izaten dira. Askotan, kate baino areago, sare izaten dira,elika-sare.
Maila trofikoak Maila trofikoa elikadurari dagokiona da, hau da, nork nor janez elikatzen den adierazten duena. Ekosistemetan funtsezko osagai dira gai inorganikoetatik gai organikoak ateratzeko ahalmena duten bizidunak (landareak, funtsean), horiek baitira materia biziaren benetako ekoizle. Horiez gain, ordea, izaki kontsumitzaileak (beste hainbat bizidunez elikatzen direnak) eta deskonposatzaileak (bizidunen deskonposizoaz elikatzen direnak) ere badira, ekosistema bateko maila trofikoaren osagai, horiek ere.
Piramide ekologikoak Maila bakoitzak duen energiaren %90-a bizi funtzioetarako erabiltzen da. Soilik %10-a iragaten da mailatik mailara. % 10 % 10 % 10
Piramide ekologikoak 1 kg arrano osatzeko, 10 kg bigarren mailako kontsumitzaile, 100 kg lehen mailako eta 1 tona ekoizle behar izan dira. X 10 X 10 X 10
Ingurune-inpaktuak: Giza-jardueraren eragina Orain, XXI. Mendearen hasieran, laugarren etapan sartu beharko genuke, naturaren kontserbazioa gizaki guztion printzipio nagusitzat hartuta.
Ekosistemak zaindu Lurreko baliabideak ez direla amaiezinak guztiok dakigu, eta begi-bistakoa da baliabideak zaintzen ez baditugu gero eta urriagoak izango direla. Gure planetarekiko eta bizidun guztienganako errespetuzko eta maitasunezko kultura unibertsala izan behar dugu helburu.