220 likes | 388 Views
2. GAIA. GIZAKIA. Gizakia. Nortasunaren hasiera Nortasunaren bukaera Pertsonaren deitura eta egoitza Naziokotasuna eta auzotasun zibila Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna Gaitasunaren aldatzeko egoerak - Adin nagusia/adingabea - Ezgaitzea. Nortasunaren hasiera.
E N D
2. GAIA • GIZAKIA
Gizakia • Nortasunaren hasiera • Nortasunaren bukaera • Pertsonaren deitura eta egoitza • Naziokotasuna eta auzotasun zibila • Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna • Gaitasunaren aldatzeko egoerak • - Adin nagusia/adingabea • - Ezgaitzea
Nortasunaren hasiera • “Jaiotzak nortasuna dakar” (KZren 29. art.) • Nortasuna: eskubidearen jabe izateko gaitasuna. • Umekiak jaio baino lehen ez du nortasun juridikoa. • “Nasciturus”: sortua baina oraindik jaio gabea.
Nasiciturus delakoaren babesa • KZren 29.art.: “Ernaldua jaiotzat jotzen da, mesedegarri zaizkion ondore guztietarako, ernaldu hori jaio bada hurrengo artikuluak adierazten dituen baldintzetan”.
KZren 30. art. KZren 30. art.:“Ondore zibiletarako, fetua jaiotzat joko da, baldin eta giza itxura badu eta hogeita lau orduz amaren sabelitik oso-osorik askatua bizi bada” Baldintzak A) Giza itxura B) Amaren sabeletik 24 orduz askatua bizitzea.
Epaiak • Konstituzio Auzitegiaren apirilaren 11ko 53/1985eko epaia:“Nortasun gabea izanik, ernaldua eta ez jaioa ezin da eskubideen titularra izan (ez eta oinarrizko eskubideak ere). Eta jaio arte ez ditu eskuratuko bere alde eratu diren eskubideak, bai legezko zein borondatez eraturik”.
HERIOTZA • Nortasunaren azkentzea • KZren 32. art. • Heriotzaren ondorio juridikoak: • Pertsonaren eremuan • Ondarearen eremuan • Jaraunstea zabaltzea • Gurasoen agintea deuseztea • Ezkontza deuseztea
HERIOTZAREN UNEA • Froga • Birlandatzeei buruzko Legea • Inskripzioa Erregistro Zibilean • EZLren 81-87 art.ak • (Erregistro Zibileko Legea) • Medikuen agiria • Gorpua lurperatzeko edo errausteko beharrezkoa.
NORTASUNAREN ESKUBIDEAK • Izena • Abizena • Egoitza • Naziokotasuna • Auzotasun zibila
IZENA • Funtzioa:identifikazioa • Ordena publikoko eskubide/betebeharra • Izena jartzeko arauak
ABIZENAK • KZren 109 art. eta EZLren 53-62 art.ak • Betiko sistema • Sistema berria 40/1999ko azaroaren 5eko Legea
EGOITZA • Kontzeptua: ohiko bizitokia • Esanahi juridikoa: Pertsonaren kokapena eskubide eta betebeharrak egikaritzeko • Motak • Orokorra/berezia • Borondatezkoa/legezkoa
NAZIOKOTASUNA • KZren 17. art. : Naziokotasunaren jatorrizko eskuratzea. “Jatorrizko espainiarrak dira: • Aita edo ama espainiarrarengandik jaioak(ius sanguinis) • Espainian jaio (guraso atzerritarrengandik) honako baldintzak beteko balira (ius soli): • Gurasoetatik bat behintzat Espainian jaioa • Gurasoek ez badiote semeari edo alabari naziokotasunik eratxikitzen • Seme-alabatasuna zehaztu gabe jaioak
NAZIOKOTASUN ERATORRIA • Eratorrizko eskuratzea • Salbuespenezko inguruabarrak direnean errege-dekretuaren bidez • Espainian bizilekua izateagatik • Aukeraz • Espainiar baten guraso-ahalaren menpe daudenak • Aita edo ama jatorriz espainiarra dutenak, guraso hori Espainian jaio bada • Espainiar batek adoptatutako 18 urtekoa baino gazteagoa den adingabe atzerritarra
AUZOTASUN ZIBILA: jatorriz eskuratzea KZren 14. art.”Jaiotakoek auzotartasun zibila izango dute zuzenbide erdideko lurraldean edo zuzenbide bereziko nahiz foru-zuzenbideko lurraldean, gurasoen auzotartasuna ere bertakoa bada“ • Auzotasun ezberdina izango balute gurasoek, 6 hilabeteko epea izango dute haietatik bat seme-alabari emateko. • Ez badute aukera hori egiten, jaiotze-tokiarena egokituko zaio. • Bestelako kasuan auzotasun komuna egokituko zaio.
AUZOTASUN ZIBILA: eratorriz eskuratzea a)Jarraika eta bi urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, baldin eta interesdunak adierazten bada bere borondatea hori dela b) Jarraika eta hamar urtetan zehar, toki batean bizilekua izatearekin, epe horretan aurkako adierazpenik egin gabe. Bi adierazpenak Erregistro Zibilean agerrarazi behar dira.
AUZOTASUN ZIBILA: Aukeraz eskuratzea • Ezkontzak ez du aldatzen auzotasun zibila. • Hala ere, legez edo egitez bananduta ez dagoen ezkontideak beste ezkontidearen auzotasun zibila aukera dezake edozein unetan. • Seme edo alabak 14 urte betetzerakoan alda dezake bere auzotasun zibila
Gaitasuna alda ditzakeen inguruabarrak • Adina • Adingabea • Emantzipatua • Adinez nagusia • Ezgaitzea
Adina • Adingabetasuna Legezko ordezkapena Guraso agintea ( KZren 162. art.) Tutoretza (KZren 267 art.) Adingabeak bere kabuz egin ditzakeen egitateak (12, 14 eta 16 urte)
EMANTZIPAZIOA • 1. Emandakoa (16 urte, onarpena) • 2. Ezkontza bidezkoa (14 urte, lekapenaz) • 3. Epaileak emanikoa (adingabeak eskatuta) • Ezaugarriak: • Atzera eman ezinekoa • Erregistro Zibilean inskribaturik • Guraso-ahalmena azkentzen du
EZGAITZEA • Araudia: KZren 199-313 art. • Arrazoiak: gaixotasunak eta urritasun iraunkorrak direla medio bere burua ezin duen gobernatu. • Epai baten bidez ematen da soilik
PROZEDURA • Prozedura Zibileko Legearen 756-763 art.ak.(Ezgaituak eta zarrastelak) - Salaketa • Nork duen ahalmena prozedura bultzatzeko • Prozedura • Epaiaren ondorioak