140 likes | 264 Views
JENDE ASKO ATEZ ATEKO ZABOR BILKETAREN KONTRA DAGO Jendeari pasatutako inkesta. EMAITZAK. Inkesta hau donostiar, oiartzuar eta hernaniarrei pasa ondoren, zortzi pertsonetatik bakarra sistemaren alde dago, eta bakar horrek uste du jendea sistemaren aplikazioan interesaturik dagoela.
E N D
JENDE ASKO ATEZ ATEKO ZABOR BILKETAREN KONTRA DAGOJendeari pasatutako inkesta
Inkesta hau donostiar, oiartzuar eta hernaniarrei pasa ondoren, zortzi pertsonetatik bakarra sistemaren alde dago, eta bakar horrek uste du jendea sistemaren aplikazioan interesaturik dagoela.
Galdera-sorta, gipuzkoan zabor gehien sortzen duen hiri eta sisteman parte hartuko duten herritarrei egin zaizkie, eta guztiak sistema honen bitartez erraustegia ez egitea lortuko ez dela eta deserosoa dela diote. Azterketaren arabera, inkestatutako 8 pertsonetatik %75ari ez zaie ondo iruditzen sistema hau ezartzea.
Erdiak beti birziklatzen dute eta beste erdiak bakarrik batzuetan egiten dute.
Bosgarren kontenedorea jartzeaz jendeak pentsamendu desberdinak azaldu ditu; batzuk nahiago dute erosoagoa eta garbiagoa delako, baina beste asko kontran daude, jendeak ondo egingo ez lukeelako edo zaborrarekin gaur egun sortzen ari zaizkigun arazoak gutxi hobetuko direlako.
Horrez gain, inkestatu guztiek garbi utzi dute udalak ez duela herritareen iritzia kontuan hartzen.%75ak uste dute sistemak arazoak sortu ditzakeela, ordutegien menpe egon behar delako, zikinkeri bat izango zelako eta herritar askok zaborra ondoko herrietara eramango dutelako. Gainerakoak ez dute uste arazoak ekarriko dituenik, jendearen partaidetza eta eguneroko lana egokia bada, hondakin guztiak birziklatzen direlako
% 62,5ak uste du hondakin organikoaren bilketa plangintza egokia dela
Atez ateko bilketaz gain beste konponbiderik badagoela %50ak esaten du, adibidez erraustegiarekin, bosgarren kontenedorearekin... eta beste erdiakl ezetz uste du.
%25ak naihago du dena lehen bezela birziklatzen jarraitzea, erosoago eta merkeagoa dela uste duelako, eta %75ak ez zu nahi zabor gehiena nahasturik joaten delako, arazoa berdin haunditzen joango delako...
%50ak uste du aurrera aterako dela sistema berri hau, baina bakarrik jendeak parte hartzen badu eta ondo egiten badu, boterea duen jendea proiektuan dagoelako... eta beste %50ak ez du horrela uste, alkatea aldatzen denean atzera botako direlako proiektuarekin, materia organikoa denborarekin pilatzen joango delako...
Sistema hau egokia iruditzen ez zaien pertsonak uste dute zaborraren arazoa ez dela bilketan sortzen, baizik eta birziklatzeko “moduan”, eta arazo honi aurre egiteko egin behar dena dela jendea konzientziatu gehiago birziklatzeaz eta gauzak erostean birziklagarriak izatea...
%62,5ak ez du uste proiektuak asko iraungo duenik, adibidez, alkatez aldatzerakoan atzera botako direlako proiektuarekin... eta %37,5ak baietz uste du, jendeak ondo egiten badu eta modu egoki batean dena ondo aterako delako.
%62,5ari ez zaio ondo iruditzen jendeak zaborrak ez badu ondo ezberdintzen isuna ezartzea, udalaren negozio bat bilakatuko zelako, zerga asko ordaintzen ditugulako gero gehiago jartzeko... eta %37,5ari ondo iruditzen zaio horrela jendea modu egokian egingo duelako.